Urtetxo batzuk
igaro dira, bai, Herri Torrontegui motorista profesionalen artean ikusten
genuenetik. Baina herrian oraindik bere irudiak bizirik dirau garai hartan ume
ginenok, eta ez hain ume ere, lortu genituen Herrik berak sinatutako posterrak,
adibidez, gure logeletako hormetan eskegita jarraitzen dutelako.
Baina, goazen
harira. Esan bezala, Herri Torrontegui berriz profesionalen artean ikusteko
aukera izango dugu baina, oraingoan, Efren Vazquez izena duen motorista bilbotar
gaztearen alboan egongo da goiko mailako txapelketetarako bidean laguntzeko.
Proiektuaren izena “Herri-Efren” da eta aurkezpena joan den hilearen bukaera
aldera izan zen Bilboko Ensanche eraikinean. Bertan aipatutako motorista biek,
Bilboko alkateak eta Massimo Matteoni-k (Team Matteoni Racing-eko arduradunak)
eman zuten ekimenaren berri.
Herrik Efrenen alboan
egotea onartu du azken hamarkadan ez baitugu euskal motoristarik ikusi estatuko
zein nazioarteko goi mailako txapelketetan. Beraz, espero dute era horretara
elkarrekin aspaldiko garaiak itzularaztea. Izan ere, Herriren asmoa argia da:
Munduko Abiadura Txapelketan, gehienez, urte bi barru parte hartzea. Animo
mutilak!
Erantzunak
Kaixo :
Kz guneko ikasle bat naiz, manesek komentatu zigun hona sartzeko eta asko gustatu zaitu zure ezpazioa. Motorrak asko gustatzen zaizkit, bi ditugu etxean. Effren Vazquez oso ona da.
jarraitu idazten motoei buruz bada behintzat nik irakurriko dut eta.
Besarkada bat.
Mari Carmen
Nork: Mari Carmen.2007/05/16 12:07:32.518 GMT+2
Ondo segi!
Janire
Nork: Janire.2007/05/16 13:36:06.805 GMT+2