Orain dala hogei urte jaio nintzan, 1986ko garilaren 18an, hain zuzen, eta Bizkaiko kostaldeko herri txiki batean bizi naz.
Betidanik hamen bizi izan nazen arren, ez dot hamengo euskeraz berba egiten. Izan be, aita mungiarra eta ama plentziarra daukadaz, euskeraz mintzaten dana lehenengoa, euskera ulertzen dauana bigarrena. Herrian bertan euskerak ez dauka egoera onik eta, azkenean, zergaiti desbardinen eraginez, aitaren berbakera erabiltzen dogu bai neuk bai hamasei urteko neure nebak be. Baina etxean hizkuntza bi erabili behar izatea ez da inoiz arazo izan.
Ikasketak Sopelako Ander Deuna ikastolan egin nebazan, maila danak ikastola berean, hiru urte neukazanetik hamazortzi urte bete nebazan urtera arte. Han be euskeraren erabilera ikaragarri gitxitu zala igarri neban. Txikiak ginenean bai gazte, ume, nerabe zein langileek euskeraz egiten eben berba, baina han emon nebazan hamabost urte hareetan egoera ikaragarri aldatu zan. Halanda be, ahal izan neban neurrian, nik ez neban etsi eta hain zan handia euskera eta euskeraz ikasteko neban gogoa non Euskal Filologian izena emotea ez zan erabaki gatxa izan.
Orain hirugarren urtean nago jada, hasi ginenetik pare bat egun igaro dirala emon arren. Alde batetik, hainbeste liburu, lan eta folio alde batera izteko gogoa daukadan arren, bestalde, askotan, ez dot unibertsitate garai hau amaitzerik gura berton ezagutu dodazan pertsona batzuk topatzea urte honeetan gertatu jatan onenetarikoa izan dalako. Bakoitza Bizkaiko herri desbardin batekoa bada bere, urruntasuna ez da zertan traba izan.
Eta pertsona horreetako batzuen erruz, besteak beste, uda honetan Plentziako arrantzaleen lexikoaren gaineko tesina egiteko proiektua ipini dot martxan Deustuko Unibertsitateko neure irakasle baten zuzendaritzapean. Izan be, desagertzear dago hamengo benetako euskera eta jasotzeko azken aukera hau ez galtzea erabaki dot. Modu honetan, ikasteko aukerarik, ezta askotan entzuteko aukerarik be izan ez dodan neure herriko euskeraren barri emoteko modu ezin hobea eukiko dot.
Neure bizitzako alderdi gitxi batzuk komentatu ostean, hamendik aurrera blog honetan zer topatuko dozuen? Ba, danatarik. Klaseko informatika arlo baterako argitaratu behar dodazan artikuluetatik hasi (jada baten bat idatzi dot) eta esku-pilotara, esperientzia pertsonaletara, zerbaiti buruzko iritzia, sentimenduak, txangoak...eta, agian, tesinagaz batera deskubritzen noan bitxikeriaren bat... batek daki!
Erantzunak
Euskal Filologiako ikaslea ei zara, eta horregatik egingo dizut galdera: "desagertzear dago hemengo benetako euskara" diozunean zer esan nahi duzu? Hizkuntzaren ikuskera erromantiko adierazi nahi duzu ala beste zerbait badarabilzu buruan?
Nork: .2007/02/05 14:04:31.721 GMT+1
Nork: Janire .2007/02/05 16:03:36.790 GMT+1
Nork: Mikel.2007/02/20 12:58:24.132 GMT+1
;P
Nork: Mikel T.2007/06/07 13:26:08.030 GMT+2
Nik uste dot oingoan hau proposatuko deutsudala: zeure buruaz berba egitea. Egia da gero ta pista gehiago emoten dozuzala, baina ez erakutsi niri bakarrik nor zaren...
Ta tesinari buruz ikerketa lan handia eta oso polita egiten nabil, erakutsiko deutsut emaitza ta harrituta geratuko zara, jajaja. Ta sinistuten ez badeustazu, etorri gura dozunean "ikerketa" (zure ustez) lana zelakoa dan zeure begiakaz ikustera (atrebiduten bazara), ateak zabalik dekozuz.
Nork: Janire.2007/06/09 18:56:21.212 GMT+2