Aurtengo aratoste edo inauteriek denboraldi bati agur esan eta
hurrengoa esku zabalik hartzeko muga markatu dute. Zezeilaren lehenengo
asteetara arte buruak kea dariola egon gara batzuk, ia-ia gautxori
bihurtu gara hiruzpalau astetan eta hain urduri egon gara batzuetan non
ingurukoek azterketa garaia amaitzeko guk baino gogo handiagoa izan
duten.
Egunok igarota, eguneroko erritmo normalera itzultzea ez da batere
zaila izan. Burua geuretzeaz gain, gorputzak ere eskertu du lo orduak
jarraian izatea. Eta garai berri bati hasiera ezin hobea emateko juerga
on batekin hastea baino hoberik ez dago. Horrela, aratosteak ospatzeko
asteburua nahiko izango ez zelakoan, ekainera arte ikusiko ez dugun
lagun bati agur bikoitza egiteko aitzakia bikaina topatu zuten batzuek.
Era horretara, azterketak amaitu nituen egunean bertan neure bizitzak
beste norabide bat hartu zuela iruditzen zitzaidan. Alde batetik, libre
sentitzen nintzen eta aurreko asteetako presioa alde batera uzteko
aukerarik onena lagunekin zapatuko agurra prestatzea izan zen.
Bestetik, ikaragarri poztu ninduen eta aurrera jarraitzeko indarra
ematen didan lan-eskaintza baterako elkarrizketa izan nuen. Baldintza
eta pertsona onak ikusita, baietz esatea ez zen zaila izan.
Eta, sehileko berriaren ondo etorria hobetzeko asmoz, geuk ere zertaz
mozorrotu ginen oso ondo ez genekien mozoarrekin lotsabako legez irten
ginen kalera. Itzelezko parranda egin genuen eta hotza, euria,
haizea... ez ziren oztopo izan. Erritmo honek luzaro iraungo ahal du!
2007/02/25 16:30:27.825 GMT+1
Aratosteen aurretik eta ostean
Nork: Janire.2007/02/25 16:30:27.825 GMT+1
Etiketak:
unibertsitatea
azterketak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat