Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2007/06/09 18:32:24.337 GMT+2

Aimar ala Abel?

Gaur ezusteko itzela hartu dut pelota finala datorren astean izango dela jakiterakoan. Nik asteburu osoa antolatuta euki dut ikasi, biharko jaunartzera joan eta, gainera, arratsaldea emozioz beterik igarotzeko final polit baten aurrean. Baina plana orain hazkaz gora dago eta hurrengo asteburua planifikatu beharko dut denetarako denbora izateko.

Baina astebete baino gehiago munduarekin ia harremanik izan gabe egon naizela kontuan hartuta, ez da harritzekoa. Egunotan inguratu nautenak apunteak, ordenagailua, liburuak eta telefonoa izan dira. Ia besterik egin ahal izateko beta handi barik ibili naiz. 

Hala ere, gauza batek harritzen nau nigan. Pilotari baten alde ez nagoen lehenengoetarikoa izango da hau. Normalean gauzak argi dituen pertsona naiz eta partidu baten aurrean ia ez dut zalantzarik izaten noren alde egongo naizen adierazteko. Baina oraingoan, benetan, ez dut faborito argirik. Ni beti izan naiz Aimarren defendatzaile eta jarraitzaile amorratua, eta horrela izaten jarraituko dut; baina oraingo egoera berezia da.

Abel itzelezko mutil jatorra da eta lan handia egiten dabil heldu den lekuan berriro egon ahal izateko. Ez du bide erraza izan, baina berak badaki oraingoan duen konfiantza eta zuhurtasun horrekin bide luzea duela aurretik. Hori oso garrantzitsua da. Gogora dezagun igazko irabazlearen aurrean orain dela hilabete jokatutakoa. Lasai irten eta etsitzen ez badu, domekakoa egin handia izan daiteke berarentzat.

Bestalde, Aimarrek ere aurreko partidua irabazterakoan txutxu-mutxu guztiak isilarazi  egin ditu, eta zelan gainera! Zorionak alde horretatik. Nire ustez, Gonzalezek ez luke horrelako komentariorik egin behar, ez horrelakoetan. Eta Aimar pilotari handia dugu. Igaz ezin izan zion Irujori aurre egin eta aurtengoa izan daiteke bere hurrengo aukera.

Baina, batek daki zer gertatuko den. Pilotari bien gaineko iritziak irakurtzeko prest nago, ia nork ematen didan alde batera edo bestera egiteko pisuzko arrazoia, gatxa izango den arren. Nik dakidan gauza bakarra da partiduaz ahalik eta gehien gozatuko dudala eta partidurik onena jokatzen duenak irabaz dezala (momentuz). Izan ere, txapel batez ezin dira bi buru estali!!!

Nork: Janire.2007/06/09 18:32:24.337 GMT+2
Etiketak: pilota | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

kaixo:

zornotzako euskaltegian ikasten ari naiz, gaur blogen inguruko klase bat eman digute eta hainbat blogen artean zurea gustatu zait. gainera irakaslearen klasekide zarenez idaztea okurritu zait.

ez dut pilota asko segitzen, baina abeli aimarrek irabaztea nahi dut, bera delako pilotari osoena.

ok izan

Nork: jesus.2007/06/13 12:41:27.775 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari