Zer dira informatikari euskaldunen bilkurak?

Hau da hamaikagarrena! 1996ean hasita, hamar aldiz antolatu dugu IEB bilkura hau UEUko Informatika Sailekoek. Hauek izan dira gai nagusiak:

Norentzat zuzendua? Informatikari (zentzu zabalenean hartuta) euskaldunentzat: softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari eta abar.

Arrakastatsuak izan dira bilkurak:

  • Arrakastatsu bertan sortutako eztabaida eta gogoeta, dudarik gabe, eragile izan direlako geroago gure Euskal Herrian arlo horietan gertatu den garapenean.
  • Arrakastatsu parte-hartzearengatik ere bai, 250 pertsona biltzera iritsi baikara azken saioetan, informatikarekin lotura duten hainbat arlotatik etorrita: irakaskuntza, industria, administrazioa eta komunikabideak, nagusiki.
  • Eta arrakastatsu babesleen laguntzari esker ere, berrikuntza lantzen duen bilkura honek Miramon parkearen eskutik berrikuntzako sailetatik diru-laguntza lortu baitu Eusko Jaurlaritzan, SPRI Taldean, eta Gipuzkoako Foru Aldundian.

2018an ere arrakastatsua izatea espero dugu. Maiatzaren 17an egingo dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude