Komunikazioak bidaltzeko epea luzatua

Informatikari Euskaldunen Bilkuraren VIII. ekitaldirako komunikazioak bidaltzeko epea astebete luzatu egin da. Epe berria, otsailaren 4a izango da, ostiralarekin.

Aurtengo gai nagusiak, Gizarte sareak, Mugikortasuna eta Geolokalizazioa dira eta gai horiekin erlazionatutako esperientziak kontatzen dituzten komunikazioak hobetsiko badira ere, informatika eta euskara gaiak jorratzen dituzten komunikazioak, interesgarriak izanik, ere onartuak izan daitezke.

Gogoratu, euskaraz garatutako edozein klaseko softwarea ere aurkeztu ahal izango dela.

Beraz, zer eta nola bidali behar den jakin nahi baduzu, jo ezazu hona, bertan baitago informazio guztia.

Eta gogoratu, epe berria, otsailaren 4a.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude