komunikazioetan sakontzen II

Komunikazioak sakontzen post zerrendaren 2. atal honetan, 3 saio paraleloetako bigarren txandako komunikazioei, hau da,
12:05etatik 12:25 bitartean izango diren komunikazioei dedikatuko diegu. 


S1 saioan, Barack Obamaren, edo beste norbaiten, tweet-etatik mamia ateraz komunikazioa datorkigu, Igor Ruiz-Agundez, Izaskun Canga-Sanchez eta Marco Guidi-ren eskutik.

Kasu honetan, Barack Obama, Estatu Batuetako presidentearen Tweetak aztertzen dira, baina beste edozeinenak ere izan zitezkeen. Helburua, sarrera-datuetatik jakintza zabalago bat lortzea, hasierako datuei esanahi berri eta orokorragoa emanez.

Komunikazio honetan azalduko digute esperimentua nola gauzatu den , klusterizazio edo multzokatze teknikak nola erabili dituzten eta datu horien gaineko analisiak nola egin diren eta zein emaitza izan dituzten.


S2 saioan, Gure euskal munduak komunikazioa izango dugu, Mikel Belasko Ortega eta Jakes Larreren eskutik.

“Batekmila – Euskal munduak” multimedia eta elkarreragilea den erakusketa ibiltari arrakastatsuaren ibilerak amaitu ziren, ez ordea bertan behera geratu. Kontrakoa, mundu zabalago bati helarazi nahi izan diote. Horretarako, erakusketaren edukiak zintzilikatzeaz gain, sareko erakusketaren bisitariei, egunero bizi dituzten “euskal munduen” berri emateko parada emanez.

Atari honen egituraren azalpenak eta helburuen berri jasoko dugu beraz aurkezpen honetan.


S3 saioan, guKultura.com ataria aurkeztuko digu Xabier Legasa Martín-Gilek.

guKultura.com ataraia “wiki” agenda bat da. Bertan edozeinek gertakari kulturalak gehitu ditzake, unean erabiltzaile guztientzako eskuragarri egongo delarik. Baina, zer dago horren atzean? Zein software erabili da proiektu hau gauzatzeko? Zertarako gehitu diote geolokalizazioa? Proiektu hau mundu zabalera hedatzerik ba al dago? Galdera hauen erantzuna jasoko dugu komunikazio honetan.


Berriz ere hiru komunikazio oso interesgarri. Pena ezin dugula hirutan zatitu.
…eta bihar, 12:25 eta 12:45 tartean izango diren komunikazioen berri emango dizuegu hemen bertan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude