Ekarpenak bidaltzeko epea luzatu da otsailaren 6ra arte

Maiatzaren 7an ospatuko dugu Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB) eta aurtengo leloa “IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar” izango da.

Jardunaldiko gaia Internet izango da eta honi lotutako hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatuko ditugu. Hori dela eta, euskaraz egindako edozein software-produktu aurkezteko gonbitea egiten dizugu.

Laburpenak bideratzeko azken eguna otsailaren 6a izango da. Argibide guztiak, UEUko web gunean aurkituko dituzu.

Animatu!

Iruzkinak (2)

  • Nola da posible, Internet aroan, deskonferentzien garaian, barcamp ekitaldiak wiki bidez egiten diren sasoi honetan… maiatzaren 7an egingo den ekitaldi batek, otsailaren 6an izatea muga. Ezin dut ulertu. Otsailetik maiatzera, zenbat buelta emango ditu munduak?Aste honetako adibide bat jarriko dizuet. Twitter bidez elkarrizketa bat:-ezagutzen duzue twitter kontu ezberdinak kudeatzeko tresnarik-bai splitweet dago-frogatu dut-katalan batzuk egin dute, ondo dago…..-ba euskaraketa egitea ondo legoke-inor prest dago?-somos de splitweet, poneros en contacto con nosotros…splitweet euskaratzen hasi, eta biharamuneaneu.splitweet.com erabat euskaraz, 24 ordu batzuetan. Bi egunetara, euskarazko erabiltzaileen kopuruak… gora. 10. postuan…. 20 hizkuntza baino gehiagotatik. Otsaila, martxoa, apirila… maiatzaren 5a. Zenbat gauza gertatuko dira 5 hilabetetan?Internet gaur eta bihar. Bost hilabete barru? auskalo. Kongresuen ohiko formulazioak ez du balio Internet garaian, are gutxiago Internet eta teknologia berriei buruz ari bagara.

  • ixa

    Ez nago ados. Gauzak azkar daitezke, noski, baina bilkura bat da, programa finko batekin, hitzaldi gonbidatuak, lokalak, gastuak, diru-laguntzak etab. Horretarako programa ixtea oso lagungarria da.Paperezko aldizkariek eta kongresu presentzialek jarraitzen dute, Internet egon arren. Bilkura hau zaharra da, patxadaz antolatua eta hausnarketa egiteko pentsatua. Akatsak ditu, baina 8. edizioan gaude. Gauzak arintzeko antolaketa gaztetu beharko genuke.Goraintziak  

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude