Ekarpenak bidaltzeko epea luzatu da otsailaren 6ra arte

Maiatzaren 7an ospatuko dugu Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB) eta aurtengo leloa “IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar” izango da.

Jardunaldiko gaia Internet izango da eta honi lotutako hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatuko ditugu. Hori dela eta, euskaraz egindako edozein software-produktu aurkezteko gonbitea egiten dizugu.

Laburpenak bideratzeko azken eguna otsailaren 6a izango da. Argibide guztiak, UEUko web gunean aurkituko dituzu.

Animatu!

Programaren 1. bertsioa

Dagoeneko programaren 1. bertsioa dugu prest.

Hitzaldi gonbidatuak

  • Euskararako hizkuntza teknologiak batuz: AnHitz proiektua
  • Markatzaile sozialak
  • Mugak (geografia eta Euskal Herria kontestu teknologikoan)
  • IP telefonia: Komunikabideen iraultza
  • Komunikabide idatzien etorkizuna (mahai-ingurua)
  • Artea eta teknologia berriak


Ekarpenak

  • web-esperientziak
  • software-produktuak

Informatikari Euskaldunen Bilkuran parte hartu nahi duzu?

Maiatzaren 7an ospatuko dugu Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB) eta aurtengo leloa “IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar” izango da.

Jardunaldiko gaia Internet izango da eta honi lotutako hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatuko ditugu. Hori dela eta, euskaraz egindako edozein software-produktu aurkezteko gonbitea egiten dizugu.

Laburpenak bideratzeko azken eguna urtarrilaren 30a izango da. Argibide guztiak, UEUko web gunean aurkituko dituzu.

Animatu!