Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2008/02/14 17:07:49.543 GMT+1

Urbanismo Patas Arriba


Oraingo honetan, beste blog baten berri ematera gatoz, izena bera ere esanahi argigarriduna: Urbanismo Patas Arriba. Bertan, egunero Estatu sosoko egunkarietan kontra-hirigintzarekin zerikusia duten berriak eskegiten dira: espekulazioa, uztelkeri publikoa, iruzurrak, eskubide urraketa,….. Oso ikuspegi zabala eta aldi berean larria eskeintzen du, horrela, berri guztiak batera eta erreskadan izatea. Benetan ausnartu daiteke hirigintzaren sistema publikoa krisi larrian dagoela, ezin da jarraitu esaten uztelekeri kontuak, kasu isolatuak direnik, edota okerbideak neurri apal batetan baino ez direla burutzen,…

Hirigintza izuen zerrenda honetatik beste ondorio bat atera daieteke, hau ere larria, Zuzenbide Estatua ez dela kapaz nonahi pizten diren “sute” hauek ekiditeko eta bere kasuan zigortzeko. Uztelkeri publikoa, sistemikoa dela baieztatu daiteke, alegia, Hirigintza antolatzen duen lege sisteman bertan dagoela mamua: lurren sailkapen urbanistikoa agintari publiko multzo itxi batek monopolizatzen du (kudeaketa ez da batere gardena), eta eragiketa horrek bapatean sorrarazten duen plusbalia ia osoa (%90) lursailaren jabeak eskuratzen du.

Orain de la gutxi, Hirigintzari buruzko Lege berriak onartu dira, bata Elkarte Autonomoan (Elkarteen mailako berantena) eta bestea Estatu osorako legea. Biak, ala biak, heuren hitzaurretan aipatutako arazoei aurre egiteko neurriak ezartzea dute asmo eta xede, baina sistema beraren zutabeak ez dira aldatu nahi izan. Europar Batasunaren barruan, hirigintza sistema paradoxiko eta anakronikoena bezela geratu da gurea: ezin ulertu daiteke, funtzio publiko bat dena – Hiriaren ekoizpena- (eta publiko izaten jarraitu behar duena, noski), gero, kudeaketarako unean, lurraren jabe pribatuen eskuetan uztea (historia aurre-industriala ematen du). Gure legeetan eta politiketan aldaketa asko egin dira (latzak batzuk), Europar Batasunarekin homologazioa lortzeko agindupean, ba, Hirigintza arloan ere badaude gurea baino askozaz zentzuzkoagoak eta dudarik gabe emaitzetara begiratuta, hirigintza sistema “bikainagoak” (modako hitz bat erabiliz).

Ez dugu aldaketa sakonetarako beldurrik izan behar, ezta? Bada, goazen hirigintzan ere bikaintasunaren bila… nortzuk jarriko lituzkete oztopoak ??

hemen esteka: Urbanismopatasarriba



Nork: hiripublika.2008/02/14 17:07:49.543 GMT+1
Etiketak: hiripublika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari