Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2008/04/04 16:26:07.237 GMT+2

UDAL HIRIGINTZAREN HAMAR AGINDUAK II: gardentasuna udal kudeaketan

Bigarren artikulu honetan, informazio publikoarekin erabat lotuta dagoen beste aginduen atal bat aztertuko dugu, Hirigintzaren kudeaketa publikoan Legez egon behar den gardentasuna, alegia. Azken urteotan, ardura publiko honen inguruan ustelkeri sistema organiko larri bat eratu izan da, hain larri eta nabarmena, ze azkenean, erakunde publikoenganako konfiantza bera ere errotik astindu du.

Hirigintza Legedi berriak, nolabaiteko neurri zuzentzaileak ezartzen saiatu dira, eta aldi berean aurretik zeuden batzuk eguneratu; baina aurreko artikuluan azpimarratzen genuen bezala, arazoaren konponketa, ez da etorriko horrenbeste lege erreformatik, kudeaketa publikoan jarduteko prozedura irekiago eta partehartzaileagoak abian jartzetik baizik. Beraz, kudeatzaileen konpromiso etikoa da kinkan dagoena gaur egun.

Dena dela, aztertu ditzagun, arduradun publikoengandik gardentasuna erreklamatzeko legediak ematen dizkigun bitartekoak:


1.- Hitzarmen urbanistikoak

Hirigintza legediak eta planifikazioak, batez ere duten derrigorrezko publikotasunagatik, kudeatzaile askorentzat, lotesleegiak suertatzen ziren. Horrela, beste arlo publikoetan gertatu den bezala, Zuzenbide Publikoarengandiko ihesa prozesua areagotu da. Ihes, edo iskin egite honen paradigma, Alkate edo Zinegotzi-arduradunek, lurjabe eta sustatzaileekin sinatu dituzten hitzarmen urbanistikoak izan dira. Askotan, interesa publikoak jokoan daudenean, legez negoziatu ezinezko diren arloak ere negozio bihurtu izan dira. Honi, “mahai-zapiko hirigintza deitu izan zaio (jatetxe karuetan sinatzen bait ziren hitzarmen mota hauek).

Legegileak, azkenean, eta hitzarmen urbanistikoen ondorioak sortu dituzten eskandaluei muga jarri nahian, modu berezian arautu izan ditu (bazegoen ere sakonago ekin eta arlo gutxi batzuetara mugatzea hitzarmenen ahalmena). Horrela, negoziatu daitekeenari muga jarri dio: hain zuzen ere, ezin da hitzarmen bidez onartutako plangintzaren aurkako edozer eman, eta bestalde, salbuespen edo dispentsak debekatuta daude. Amaitzeko, hau dena, jendaurrera ateratzeko, legearen aginduz, hitzarmena onartu aurretik informazio publikorako epea ireki behar da, aldizkari ofizialean egin beharreko iragarpenaren bitartez.

 

EAE Nafarroa
Estatua
Xedapen
Gehigarria
26 art
11 art

2.- Arduradun publikoen jardueraren gardentasuna

 
Hirigintzak eta higiezinen negozioak izan duten erlazio ustela, Udal mailan eman da ia osotasunean. Badira, jada, ahotsak hirigintza eskumen Udal zereginetatik ateratzeko eskatzen dutenak, eta Erkidego Autonomoetan zentralizatzea, kudeaketa modu hau errazagoa bait da kontrolatzeko. Oraingoz, Legegileak ez dira horrenbestera ausartu, baina, Udalen erregimena arautzen duen Legea (Ley 7/1985 Bases de Régimen Local) Estatuko Lurzoru Legearen Xedapen Gehigarrien bitartez aldaketa batzuk jaso ditu.

 
a) Plangintzari iruzur egiteko erabiliena izan den teknika, Plangintza berari zatikako aldaketak eranstea izan da (“rekalifikazio” famatuak). Jakina da, Plangintza Orokorraren onarpen prozesuak beti sortzen duela hiritarren ikusmina, baina, behin onartuta, zatikako aldaketei buruzko Aldizkari Ofizialetako iragarkiak ustekabean pasatzen direla. Ba , oraindik aurrera, Udalen Araudiari buruzko Legean, 70 artikuluari atal berri bat erantsi zaio: honen aginduz, lursail baten sailkapen urbanistikoaren aldaketa onartu aurretik, lursail horrek aurreko bost urteetan izan dituen jabeen zerrenda argitaratu behar da.

 
b) Alkateek eta Hirigintzaren ardura izan duten Zinegotziek urteotan emandako interesen nahastearen inguruko espektakulua mozteko asmoarekin, 75 artikulu berriak, pertsona horiek dituzten interesen arloko gardentasunerako neurriak ezartzen ditu. Horrela, Udal Idazkariaren ardurapean dagoen “Interesen Erregistroa” delakoaren araudia gaurkotzen da. Erregistro honetan Udal ordezkariek dituzten ondarea eta edozein motatako Elkarteetan dituzten partaidetzen adierazpen formala sinatu behar dute. Erregistro hau urtero eguneratu behar da, eta (oso garrantzitsua) jendaurrean argitaratu behar da. Bestalde, 75 artikulu honi, 8 atal bat gaineratzen zaio: Hirigintzaren arloko kudeaketa ardura duten udal ordezkariak (zinegotziak eta baita udal erakundeetako kudeatzaileak, zuzendariak,…) behin kargua utzita, hurrengo bi urteetan debekatua dute hirigintza, eraikuntza, edo zeharka bada ere gai horrekin zerikusia duen inolako jarduera profesionalik burutzea.

 
3.- Hirigintza Diziplina

Hirigintza Plangintzari betidanik egin zaion iruzurrik ohikoena, arau juridiko izaeragatik duen agintea ez betearaztea izan da. Berez, Hirigintza Legediak, eta aspaldidanik (1976 urteko Lurzoru Legetik) mota guztietako aginte emate, ardura argitze, prozedura, etabarreko … tresna eraginkorrak ematen zizkien Udal arduradunei. Hortaz, ez da legediaren hutsunea izan horrenbesteko lege hauste eta iruzur ahalbidetu duena, arduradunek haien erantzukizunei uko egiteko dagoen “kultura politikoa, baizik (berriro ere interesen nahasketa eta ordezkatzea). Beraz, Lege berriek ez dituzte arlo honetan berrikuntza askorik ekarri, aurretik bazeuden tresna horiek, beraz orain ere eraginkorrak izaten jarraitzen dute, behin eta gauzatzeko “etika politiko” berri bat nagusitzen baldin bada. EAE.ko Lurzoru Legeak honela berretsi du ardura hau bere 204 artikuluan: “Udalak arduratuko dira Lege honetako xedapenak eta osatzeko eta garatzeko emandako arauak betetzea zaintzeaz, Legean ezarritako helburuak betetzeko eta aldarrikatutako printzipioak sustatzeko”, eta 2. atalean gaineratzen du, diziplinarako legeak emandako “ahalez baliatzeari ezingo zaio uko egin”…... hala bedi.

 

EAE
Nafarroa
Estatua
204 art eta hurren
189 eta hurren
ez dagokio arautzea

Nork: hiripublika.2008/04/04 16:26:07.237 GMT+2
Etiketak: hiripublika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari