Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2007/11/12 19:04:20.861 GMT+1

Nola indargabetu Hirigintza Planeamendu bat ( II )


(Aurrekoaren jarraipena)

2.- Planaren aldaketak ez du kalteordaina eskatzeko eskubiderik onartzen

 
Adierazpen honek, halako argibide bat behar duela ematen du, ezta? ba, Legeak erabat egiaztatzen du. Estatuko Lurzoru Legeak horrela ezartzen du (aurreko lurzoru legeek modu berean ezartzen zuten moduan, bide batez esanda). Lege honen 3. artikuluak, zera dio: lurralde eta hirigintza antolamendua funtzio publikoak dira, eta interesa orokorrei erantzuten die, eta honek, lurzoruaren jabego eskubideari dagozkion betebehar eta ahalmenak ezartzen ditu. Arautze honek ez du inolako kalte-ordainik eskatzeko eskubiderik ematen. (Esta determinación no confiere derecho a exigir indemnización).

 
Legearen aierazpen honek, gauza bat uzten du oso argi : Plangintza bat aldatzean ezabatu edo murritzen diren aureikuspen urbanistikoak, ez du inola ere desjabetze baten izaera juridikoa.

 
Azken esaldiaren harira, beste gai interesagarri bat dabil aspaldi honetan interes inmobiliarioen ahotan, Estatuko Lorzoru Legeak, bere 12. artikuluan ezarri duen sailkapenaren ondorioei buruzkoa, alegia, batez ere lurzoruaren balorazioaren kontuan. Horrela, oraindik aurrera, lorzoruak, alde urbanistikotik, bi egoera baino ez ditu izango: landa-lurra eta hiri-lurra. Landa-lurra izendatutako sailkapenaren barnean sartzen baita, plangintzaren aurreikuspenen arabera, bihar-etzi hiritartuko den lurra ere. Baina plangintza garatu eta urbanizatze lanak bukatu arte, ez du hiri-lurraren izaera bereganatuko.

 12 art. Está en la situación de suelo rural:

 a) En todo caso, el suelo preservado por la ordenación territorial y urbanística de su transformación mediante la urbanización (…)

  b) El suelo para el que los instrumentos de ordenación territorial y urbanística prevean o permitan su paso a la situación de suelo urbanizado, hasta que termine la correspondiente actuación de urbanización (…)

 
Lurzoruaren sailkapen errealista honek (lurzoruaren egoera erreala bakarrik hartzen duelako kontutan), eragin zuzena eta sakona du, bere balorazioa ezartzeko unean. Horrela, 20. artikuluan, lege bidezko balorazioak zein prozeduretan diren aplikagarri ezartzen da. Haien artean, Herri Administrazioen ondarezko erantzunkizun prozedurak agertzen dira, eta hain zuzen ere, prozedura hau da, Plangintza urbanistiko bat aldatzen denean sortu litezken kalteak neurtzeko dagokiona (eta ez desjabetze batena).

 
Horrela, azken baieztapenera heltzen gara: garatu gabeko plangintza aldatzen baldin bada, benetan sortu diren kalteak bakarrik ordaindu beharko dira. Legeak bere 22 artikuluan argi ezartzen du zein den landa-lur baten lege bidezko balorazioa, hain zuzen ere, bere landa-lur izaerari dagokion erabilera edo uztiatzeak emandako etekina, ez besterik. Eta badaezpada, berriro ere argitzen du, ezin izango direla kontutan hartu, garatu gabe dagoen plangintza batek aurreikusitako eraikigarritasunaren inguruan sortutako irudikapenak.

 22.2 art En ninguno de los casos previstos en el apartado anterior podrán considerarse expectativas derivadas de la asignación de edificabilidades y usos por la ordenación territorial o urbanística que no hayan sido aún plenamente realizados.

 
Beraz, zein da, azken finean ordaindu beharreko kaltea (25 art), aldatuko den plangintza horren une desberdinak kontutan hartuta:

 - Plangintza orokorraren aurreikuspena baino ez badago: 0 €

 - Garapenerako Plangintza aurkeztu bada (Plan Partziala, Plan Berezia,..): proiektu tekniko hori idazteko sustatzaileak ordaindu duena (25.1 art)

 - Garapenerako Plangintza onartuta, eta urbanizazio proiketua aurkeztuta badago: proiektu hoien idazte kostua + 24 artikuluan ezarritako kalteordaina (Erkidego Autonomo bakoitzeko legeak ezarritako plusbalien gaineko portzentaia, ezabatu edo murriztutako eraikigarritasunari aplikatuta). Euskal Erkidego Autonomoan eta Nafarroan: % 10.

 - Urbanizazio obrak hasita baldin badaude: aurreko egoeratan ezarritakoa + inolako baliorik gabe geldituko diren obren kaltea.

 Ondorioz, legearen arabera ez dira, batuzk esaten duten bezela, horrenbesteko millioikada eurotako kalteordaina …..ezta?

 
3.- Udal prozedura administratiboa eta berehalako eraginkortasuna

 
Bada, erabakita Plangintza ezabatu edo indargabetu egin nahi dela, zenbat itxaron behar da erabaki hori eraginkor bihurtzeko, hau da, aurreko plangintza hori benetan indargabetzeko?

 
Lurzoruaren aurreko Legeek (1976 eta 1992 urtetakoak) bazuten horrelako erabaki bat eraginkor bihurtzeko hasieratik. Horrenbestez, nahikoa zen, indarrean zegoen planeamendua aldatzeko, Udalak hasierako onarpena egitea. Hasierako onarpen honek aukera ematen zuen, momentu horretatik, obra baimenak emateko prozedura guztiak etenda uzteko, plangintza aldaketa hori burutzen zen bitartean.

 
Erkidego Auotonomoko Lurzoru Legeak, bere 85 artikulan aurreikusten du aukera hau, bere eraginetan zabalago gainera:

 85 art.- Hirigintzako planei hasierako onespena emateko eskumena duten administrazioek -Udala- , urtebetez gehienez, edozein eratako hirigintzako onarpen, baimen edo lizentzia emateko aukera etetea erabaki dezakete eremu edo erabilera jakin batzuetarako, betiere plana egiteko edo, hala badagokio, aldatu edo berrikusteko bada.

 
Gainera, erabaki hau, denporan aurreratu daiteke, ez delako hasierako onarpenarekin batera egin behar, derrigorrez, (hasierako onarpenak beti eskatzen du dokumentazio jakin bat -62 artikuluan ezarritakoa-), plangintzaren Aurrrerakinaren onarpenarekin nahikoa da.

 
Eragingarria izan dadin, aurreko paragrafoan aipatzen den etete-erabakia dagokion lurralde historikoaren aldizkari ofizialean eta hedadura gehien duten egunkarietako baten argitaratu behar da.


Beraz, laburbilduz, berehala indargabetu daiteke hain desegoki, garapenkerian erorita, babes publikopeko etxebizitzetan urri, lurzoruaren okupazio neurrigabeko,….etab irudikatzen duen hirigintza plangintza hori, eta bestelako oinarri desberdinetan –eta zentzuzkoagoetan- sustraituko den plangintza berria.


Nork: hiripublika.2007/11/12 19:04:20.861 GMT+1
Etiketak: hiripublika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari