Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2007/10/17 21:57:51.032 GMT+2

Lurzoru Legearen garapena abian da: azeria oilotegira gonbidatua

Ikasurtea nagikeri puntu batekin hasteaz aparte (topiko hutsa), Erkidegoko Lurzoru eta Hirigintza Legearen inguruko nobedadeak harridura puntu esnagarri bat eragin digu (inuzenteak gu).

Horrela, Lege honek, berez luzea izanda ere (244 artikuku), Erreglamendu bidezko garapena aurreikusten du, indarrean sartu eta hurrengo urtean zehar. Eskema klasikoa jarraitu ezkero, Plangintza- Kudeaketa- Disziplina hiru arlo nagusiak hartuko ditu. Honaino dena logikoa eta atal batuztan beharrezkoa, artikulu batzuk argitasun gehigarri zabala behar bait dute ("etxebizitza tasatuen" inguruko nahasdura eta itzalak adibidez).

Politologiaren putzu sakonean muturra sartuta, adierazi daiteke, Lege bat onartzeak, eta batez ere lege-proposamena aurkeztu eta defendatu behar duenaren aldetik, negoziazio saiakera "irekia" eskatzen duela Legebiltzarrean. Eta zer esanik ez, Lege honen kasuan bezela, sustatzailea botu-indar mugatu batetik saiatu behar baldin bada. Baina jardunbide neketsu hori gaindituta (hala edo nola), Gobernuan egonik, nolabaiteko "irakurketa sakon" baten ondorioz, idazkerari, ilun edo nahasi geratu diren kontzeptuei,... nolabaiteko "egokitzapena" eman diezaioke...

Gobernuek, Legeen garapenean sartzen direnean, onartutako Erreglamenduak, legeari gordetako eremuan sartzen diren , hau da, bere mugetatik haratago okertzen ote direnen salaketa, dialektika honen beste klasiko bat izaten da. Badago politologian adagio maltzur bat honela esaten duena "Idatzi zuek legeak eta utzi niri erreglamenduak".

Ba, Madrazo Sailburua, seguru honen jakitun izango dela, eta Lurzoru eta Hirigintza Legearen garapena lantzeari ekin dionean, gogoratuta norainoko bide latza igaro behar izan duen Legebiltzarrean onartzeko, Erreglamenduen bidetik, aurreko tramitazioan sakrifikatutako "bitxiren" bat edo beste berriz azaleratzeko nahia sortuko zitzaion.... edo agian ez, horrelakorik ez...

Ba ez laguna, ez, eta horren seinalerik nabarmena, eta nabarmenegia, lanak nori esleitu dizkion jakitean ohartu gara ( begiratu hemen). Harrigarria !!!

Lege honek izan beharko lituzken sendotasunak eta bitarteko legalak, jokuan dauden interesa publiko "sensibleen" neurrikoak izan beharko lirateke (etxebizitzaren arazoa, hiri ingurumena, lurraldearen antolamendu zentzuzkoa, mugikortasun jasangarria,...) eta azken urteotan ondo ezagutu dugu interesa pribatuek nola dabiltzan tiraka, erotzeko ekonomi krisia eragiteraino (larrutik ordainduko ditugu "tsunami inmobiliarioaren" ondorenak).

Eta nori esleitu Erreglamenduen idazkera, eta, interesa pribatuen piramidearen puntan dagoen zerbitzu juridikoetako multinazional  famatu bateri (ez dugu marrazoaren izenik aipatuko...badaezpada pleitoetan sartu gabe, baina, bere webgunean  aski propaganda aurkitu daiteke: New York, Londres, Bruselan... bulegoak, 800 abokatu plantillan....) Ez, ez, hauek ez du ematen Legearen artezpide sozialak sendotuko dituiztenik, ez horixe....

Interesa publiko-orokorrak eta interesa pribatu-baztertzaileak argi eta garbi banatu behar direla, eta interesen nahasketa gertatu ez daitezen neurri guztiak gorde behar direla, ez ahal duzue uste ??

ba azeria oilotegira gonbidatu du Sailburuak....

Nork: B&A.2007/10/17 21:57:51.032 GMT+2
Etiketak: hiripublika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari