Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2007/06/19 17:53:29.486 GMT+2

Hirigintza Legearen aukera baztertuak II: bizi kalitatea eta espazio libreak

 

Jakina da azken hamarkadetako fenomeno soziologiko garrantzitsuena, populazioaren hiritartze prozesu sakona eta etengabea izan dela. Hari honetan, ezinbesteko bizigune bihurtu den hiriak eskeintzen duen bizi kalitatea, ikerketa eta eztabida anitzen jomuga ere bihurtu da. Zentzu honetan, ikuspegi snob batetik, hirian ezartzen diren eraikinen singulartasuna, ikusgarritasuna, sinbolismoa,..etabarrek ematen omen diote hiriari behar duen kalitate label hori. Baina, benetako bizikideentzako, abstrakziorako eragiketarik egin gabe ere, eraikinen artean dabilen bizitasunak ematen dio kalitatea bere hiriari (eta a contrario sensu, biziezak, edo sortzeko edo mantentzeko oztopoak kentzen dio kalitatea). Beraz, eraikinen artean geratzen den espazio hori da hiriaren benetako ardatsa.

 
Espazio honen ezaugarrietako bat litzateke, ez dela berez agertzen, sortu egin behar dela. Gainera, hirian gertatzen diren interesa desberdinen arteko lehian sartzen da, eta hiriko lurzoruak hartzen duen balore ekonomikoa kontutan izanda, beste interesa hoien aurrean “lehiakortasun” profil baxu batekin esan beharko.

 
Espazio libreetarako legezko estandarra

 
Espazio hauek, hirigintza zeregin publiko bezela jaio zenetik egon dira aipatutako interes desberdinen dialektikan, eta halabeharrez, hirigintzak eman dituen arauen eta kodifikazioan ere. Horrela, gure hirigintza testuinguruan, ez ziren 1976.ko Lurzoruaren Legerarte, betebeharrezko neurri minimo batzuk ezarri. Ordutik, espazio libreetarako estandarra bezela ezagutzen den babes legala eta hirigintza teknika jaso dugu. Kontu egin, ordurarte, hiriaren plangintzaren egile eta kudeatzaileak zer nolako hiri narridura eragin zuten, Lege bidez bermatzera heltzeraino, bederen, espazio librerako neurri minimo bat. Beraz, tardofrankismoaren garaian marraztu ziren plangintza urbanistikoetan, halabeharrez, estandar hori aurreikusi beharra zegoen. Egia esan, eta garai horretan eta ondorengoetan eraiki ziren hiriaren gune berriak errepasatuz, ez da ikusten aurrerapausu nabarmenik eman zenik (beti ere salbuezpenak aipatu daitezke). Hiriguneen bizi kalitatearen eraldatze falta honen arrazoia, estandarrak zuen entitate eskasean dago: 5 m2 espazio libre / biztanleko (irudikatu mentalki 2m x 3m neurriak dituen lauki bat).

 
Parametro hauen neurripean eraiki dira 70-90 hamarkadetako hiriguneak, eta ez da ezagutzen inolako ikerketa orokorrik, gure udalerrietan 1976 urteko estandar hura noraino bete den aztertu duenik. Agian ez da beharrezkoa datu zehatzak eskutan izatea, Portugalete, Sestao, Basauri, Lezo, Errenteria, Lasarte… eta beste hainbat paisaia urbanoak gainetik errepasatu besterik ez da behar.

 
Azterketa baten ondorioak hurrungoak lirateke seguraski: eraikitze dentsitate handiak, poluzioa, azpiegitura metaketa, eta hiri-morfologiaren eta irudiaren narridura. Azkenean, hiriaren eta bertako biziaren kalitateren maila eskasa.

 
Argi dago hiri plangintza egile eta kudeatzaile askoren irudikapenean, espazio libre hauek (terminologiak berak ikerketa semantikoa ere merezi du) disfuntzioak besterik ez dituztela sortzen, aprobetxamendurik gabe geratzen diren eremuak bezela. Zentzu honetan sintomatikoa da Hirigintza Plangintzarako Erreglamentuan bertan (1978 urtekoa), espazio hauekin gertatu daitezken iruzurren aurkako legezko aurreikuspenak barneratzea: gune berdeak edo oinezkoentzako enparantzak, estandarra betezeko, gutxienez 1.000 m2 azalera izan behar dute eta barruan 30 m diametroko zirkunferentzia marraztu ahal izatea bermatu behar da.

 
Eta honela, orain indarrean dagoen gaurko legedira heltzen gara. Arlo honetan eta Erkidego guztien lorzotu legeetan mihatuta, deigarria da, den denak, orain dela 30 urteko hiri bizigarritasun estandarrak nahikotzat eman dituztela, hau da: 5 m2/ biztanleko espazio libreetarako.

 
EAE-ko eta Foru Erkidegoko Legeak hartuta aztergai, hemen ere 5 m2-ko estandarra errepikatu da, beraz, egin kontu zer nolako eraikin tarteak izango ditugun hemendik aurrera ere.

 
Gainera, beste ondorio kezkagarriago bat ere atera daiteke, hain zuzen ere, estandar hori hirigune osoa hartuta bete behar delako, eta ez auzoz-auzoko maila orekatu batetan. Horrenbestez, gaurko hiriaren defizitek bertan jarraituko dute, eta hirigune berrien gaindimentsioen kontura, justifikatuko da azkenean estandarra bete dela. Sakondu dezagun:

 
- 5 m2/ biztanleko estandarra hiri osorako neurri bat da, Sistema Orokorrak deitzen diren sailkapen urbanistiko tradizionalaren hizkuntzan.

 
- Beraz, gertatu daiteke auzo berri baten, hirigunetik aldendutako bazter batetan eraikiko den sektore berri horretan, parke handi bat eraikitzea eta eremu horrekin estandar orokorra betetzea lortzea. Kantitate auzira murriztu daiteke beraz, kalitate eskakizun bat izan behar zena.

 
Legegilea estrategia honetan pentsatzen ari dela ematen du, ze lurzoru urbanizagarri berrietan, espazio libreetarako gorde beharreko eremuak gain dimentsionatuta daude, estandar orokorrarekiko. Adibide zehatza: EAE.ko Lurzoru Legeak (79 art) sektore berrietan, etxebizitzarako erikitzen diren 25 m2 bakoitzeko, 10 m2 lurzoru bideratu beharko dira espazio libreen sistema sarerako (80 m2 etxe moduloak = 32 m2/etxeko). Nafarroako Legean, 35 m2 etxebizitza berri bakoitzeko edo eraikitako 100 m2 bakoitzeko (53 art). Kalkuladorarekin jarraituz, kontutan izanda, etxe bakoitzeko okupazio tasa 2,76 pertsona/etxebizitzako dela (EUSTAT 2001), sektore berri horietan espazio librerako eremua 11,6 m2/biztanleko izango litzateke, hau da, estandar orokorra baino doblea. Gain dimentsio honek, hirigune historikoaren gabezia larria konpentsatzeko balio izango du, kuantitatiboki, baina hori bai, urrutiko eremu baten, irisgarritasun arazoak direla tarteko.

 
Zuzeneko okupazioa deitzen den kudeaketa tresna

 
Baina bazegoen beste aukera bat hartzerik, eta gainera, ezer inbentatu beharrik izan gabe. Ezagunak diren kudeaketa urbanistikorako tresnak gaurkotuz egin daiteke, baina klaro !!!…. kudeaketa publiko arduratsuaren arloan -oihanean- barneratu nahi izan behar da horretarako. Aipatzeko, zuzeneko okupazioa deitzen den kudeaketa tresna dago hor, aspaldidanik, 1978 urteko Kudeaketa Urbanistikorako Erreglamenduan sortu baitzen. Tresna honen bitartez, aldez aurretik lortu daitezke dotazio publikorako lurzoruak, eremu horreri dagokion eraikigarritasuna, jabeari, beste unitate batera lekualdatuz eta gainera titularrarekin inolako hitzarmenik egin beharrik gabe. Tresna, hau, gaur egun ere, EAE.ko Lorzoru Legearen 188 artikuluan eta Nafarroako 186 artikuluan aurreikusten dira.

 
Erabiltzeko adibide bat: Hirigune historikoetan geratu diren fabrika zaharrak, erausteko dauden eraikin handiak,… ikusten ari gara plangintza urbanistiko bitartez produktu inmobiliario bihurtzen ari direla, eta gainera jabeek hiriguneko eraikigarritasun bolumen bera erreklamatzen dutela. Guzti honen azken emaitza, eraikuntza dentsitatea larritzea izaten da (dirutsa kostatzen diren etxe barriak merkaturatzeaz batera…). Ba, imaginatu, Legeak espazio publikorako estandarra hirigune finkatuan bertan ere lortu behar dela aginduko balu, (kontutan izanda Lurzoruaren Legearen xedeetako bat hiriguneak biziberritzea dela,… Zioen Adierazpenak dixit); orduan, aurreikusitako kudeaketa tresna erabilita (zuzeneko okupazioa alegia), dentsitate maila larria arinduko luketen espazio libre berriak sortu beharko lirateke. Helburu hau, bestalde, Udalari sosik kostatu gabe lortuko lizateke, sasi desjabetze hau (batzuk horrela ulertzen bait dute) espeziean konpentsatuko litzatekelako, eraikigarritasunean alegia, baina beste eremu baten kokatzearen truke.

 
Tresna hau erabiltzeko ostera, eta susmatzen denez, Udalaren aldetik, benetako hiri plangintza eta batez ere estrategia eskatzen du aurretik: lekualdatuko den eraikigarritasun hori zein unitate berrira bideratu eta bertan jada sortutakoekin nola modulatu behar den dentsitate larritasun berri bat ez sortzeko, baliatze urbanistikoak egoki kalkulatu, etab…

 
Bukatzeko: Lurzoru Legeak ez du hirigune finkatuan espazio libreen estandarra betetzera behartzen, eta diskurtso guztietan aipatzen den biziberritze helburuetarako ezinbestekoa da, gaurko hirigune askotan, honelako espazioak sortzea. Legegileek, ez dituzte arau lotesleak helburuen mailan jarri, eta horrek, aukera asko alperrikalduko ditu. Baina, aztertu den bezela, tresna, egon badago, ezin da ukatu…. orain udal plangintzagileen borodantearen esku geratzen da….

Nork: A&B.2007/06/19 17:53:29.486 GMT+2
Etiketak: hiripublika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari