Etxebizitza sozialaren aldeko epaia Bartzelonan CIC-en ekimenaren eskutik

Aurreko astean, etxebizitza eskubideari dagokion ekintza sozialekin lotuta dagoen gertakizun aipagarri bat jakin berri da. Bartzelonan, hain zuzen bertako epaile batek, enbargo prozesuan zegoen Raval auzoko etxe-eraikin batean, kontratu bidez sinatutako alokairu sozialak errespetatzea agintzen dio, eraikina enkantean eskuratu zuen banketxeari. Bitxikeria, eta kasua berezi bihurtzen duena, zera da, alokairu kontratua, enbargoaren ondorengo enkantea gauzatu baino egun gutxi batzuk arinago sinatu zela.

stop deshaucios

“Hackering” juridikoaren itxura osoa du eta modu eraginkorrean burutua gainera. Apustua egin duena, Katalunyako “Cooperativa Integral Catalana -CIC-” deritzona da. Enbargatutako eraikinaren jabegoarekin egin zuen kontratua, bost urterako 40 m2-ko zortzi etxebizitza kooperatibaren izenean alokatzeko, eta honek, ondoren, bere bazkideekin lotu zuen alokairua, hilean bakoitzak 150 euro ordainduta. Banketxeak, alokairu kontratua baliogabetzera eraman zuen epailearen aurrean, iruzurra zegoelakoan. Bere aldetik, epaileak nahiz eta onartu alokairuaren prezioak ez duela orekarik merkatuan daudenekin alderatuta, aintzat hartzen du, kooperatiba aberastasun asmorik gabe eratua dela eta beraz bere helburu sozialekin bat datorrela horrela jardutea, eta bestalde, kontratuak modu formal egokian gauzatu direla, eta beraz ze dagoela baliogabetzeko arrazoi juridikorik. Hortaz, errentariek etxe horretan bost urtez, gutxienez, jarraitzeko eskubidea finkatu dute.

Epaiak ez du helegiterako aukerarik, eta aurrekari bat ezarri du, nahiz eta ez den teknikoki jurisprudentzia eratzen dutenetarikoa (ez baita Auzitegi Gorenarena).

Hipoteken ordainezintasunak drama soziala sakontzen jarraitzen duen bitartean, “merkatuak” deitzen diren horiek, maniobra makiaveliko lazgarrien bitartez negozio borobila osatzen dabiltza. Behin enbargoa gauzatuta, eraikin edo etxe berbera enkante judizialaren bitartez, erreklamatzen zuten zorraren balioaren %10an berrerosten ari dira, ostean, berriz merkaturatzeko. CIC-ek, modu honetako kasuen jarraipena egiten dihardu. Adibide bat: Caixa de Terrassa-k (egun Unnim), 2011.ko martxoaren 18an, 97 zor hipotekario saldu zizkion Aktua Soluciones Financieras SA-ri (Banesto-ren filiala, Banco Santander taldeko atal bat) 3.270.672 eurotan. Zor horiek 30 millioitan zeuden baloratuta. Ostean, Aktuak honelako merkaturatze operazioak egin ditu: Badalonako pisu bat: erreklamatutako zorra 240.120 euro, eta aldiz 29.784 eurotan saldua / Tarrassa: erreklamatutako zorra 271.527 euro, 22.992 eurotan saldua.

 CIC hipotekapean dauden etxebizitzen zorra modu kolektiboan berrerosi eta alokairu sozialaren bitartez, kooperatibako bazkideei bizilekua eskaintzeko proposamena ere luzatzen dabil.

Errealitatea, labanaz mozteko narratiban bizitzea egokitzen ari zaigu…..ba hori…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude