Lurralde eredua agenda publikoaren erpinera eramaten denean

Badakigu erakunde publikoetatik sustatzen diren politikak gizarte eragile desberdinen (..eta batzutan antagonikoen) arteko adostasuna bilatu behar dutela. Klasikoek, boteredunek izaten zuten potestas eta autoritas deritzonen artean bereizten zuten. Bata, botere instituzionalak berak ezartzen zuen, baina bestea gaur egun soziologia juridikoak “legitimitatea” deitzen duena lantzetik baino ez zen eskuratzen.

EAE mailako Lurralde Antolamendurako Gidalerroak kinka berean aurkitzen dira, gaur egun. Jaurlaritzak, otsailean hasierako onarpena eman zienean, hain zuzen, Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuak argitaratu zuen Aginduan agertzen ziren adierazpenetan, “Euskal Hiria” izenez ezagutara eman duten lurralde ereduak adostasun zabala bazuela azpimarratzen zen.

 Inbokazio modura hartu beharko dugu adierazpen hori, ze eredua bera ez baita inoiz agenda publikoaren erdian egon: ez erakundeetan, ez medioetan, ez akademian,…Beraz, ustezko adostasun hori, inongo eragilek kuestioan ez zuelako jarri edo ulertu beharko ote? Ba, azken urteotako lurralde ereduaren aurrean ustez emandako isileko baiezko hori, eten egin da.

Desazkundea taldeak, LAG-Euskal Hiria onartzeko prozedura dela eta, lurralde eredua kuestioan jartzen dituen alegazioak landu ditu. Lurralde eredua eta bertatik eratortzen diren beste politika sektorial (etxebizitza, energía, garraioa, nekazaritza, etab…) eta “egitasmo estrategikoak” agenda publikora azaleratu nahia dago. Tokatzen zan…!!!

Ekainaren 30arte dago epea alegaziok Jaurlaritzari aurkezteko. Dagoeneko hainbat eragilek eta norbanakok bat egin dute idazki horretan adierazten denarekin.

Hemen alegazio idazkira heltzeko esteka

Hasieran esandakoa: autoritas eta potestas, jokoan…eta datozen urteotarako lurralde eredua baita, noski.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude