Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2009/03/26 07:58:55.709 GMT+1

Michael Hudson Euskal Herrian

Bizi dugun krisi egoeraren aurrean galdera asko sortzen zaizkigu: Zerk eta nortzuk eragin dute krisia? Zeintzuk neurri exijitu behar ditu langileriak? Nahiz eta hondamendi ekonomiko eta soziala nabaria izan, kapitalismoaren bersortzeaz hitz egiten dute, baina, ez gaude eredu ekonomiko eta sozial alternatibo baten apustua egiteko aukeraren aurrean?

IPAR·HEGOA Fundaziotik MICHAEL HUDSON, nazioarte mailako ospea duen ekonomilari estatubatuarra, gonbidatu dute Euskal Herrira etor dadin eta galdera hauei eta beste hainbati erantzunak bilatzen eta egungo egoera ekonomiko eta soziala eta etorkizuna aztertzen lagundu diezagun. 

Martxoaren 31n hitzaldia antolatu dute Ipar-Hegoako lagunek Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Bilbon), arratsaldeko 18:00etan.

Aukera paregabea daukagu datorren asteartean...

Informazio gehiago: GAINDEGIAko webgunean topatu dezakezue.

Nork: Unai.2009/03/26 07:58:55.709 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Erreferentziak: (1)

Erantzunak

Michael Hudson Euskal Herrian egon da.

 

Ipar-Hegoa fundazioak eta LAB sindikatuak gonbidatua, lau egun eman ditu Hudsonek gure herrian.

 

a) Lehen egunean Bilboko LABeko egoitzan harrera izan zuen.

 

b) Hurrengo egunean, goizean, EITBn egon zen[1], eta arratsaldean aparteko hitzaldia eman zuen[2] Sarrikon.

 

c) Hurrengoan Donostiako LABen egoitzan Berriak, Garak eta Diario de Noticias de Gipuzkoa delakoak elkarrizketa bana egin zioten[3].

 

d) Azkenean Donostiako Irakasle Eskolan LABeko afiliatuei hitzaldi berezia eman ondoren, galdera sorta bati erantzun zuzenak eta zehatzak eman zizkion.

 

Lau egun horietan aparteko parada izan dugu gauza asko entzuteko eta irakurtzeko. Informazio zuzena eta sakona jaso dugu. (Aterako ahal dute LABekoek eta Ipar-Hegoa fundazioak dossier moduko bat!)

 

Egun horietan, goizetik gauera Hudsonekin egotea plazer handi bat izan da guretariko batzuentzat (Maite, Txutxi eta niretzat).

 


 



[2]  Ikus http://www.gara.net/paperezkoa/20090401/130184/eu/Krisi/ekonomikoari/irtenbide/politikoa/eman/behar/zaionean/. Irakasleren batek ez zuen ezer ulertu eta lau aldiz ‘pesimista’ hitza aipatu zuen.

Nork: joseba felix tobar-arbulu.2009/04/11 08:41:25.903 GMT+2

Erreferentziak:

..._ftnref4">[4]  Ikus  24. kapitulua, 5. atala. [5] Ikus http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/michael-hudson-euskal...

Erreferentzia: Soilik finantza-krisia? - Heterodoxia, ekonomiaz haratago 2009/04/27 09:43:04.207 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari