Greziarako proposamena

Hona hemen Greziarako Mosler-ek proposatutakoa[1]:

(i)         Lehendabizi EBZ-k erosten dituen bonoak Mosler bonoak bilakatu behar ditu, ez-ordainketaren kasuan jaulkitzaile gobernuari eskatuz hauxe legalki markatzeko: eskaera eramaileak bono horiek erabil ditzake zerga ordaintzeko jaulkitzaile gobernuari.

Mosler bonoak dauzkan EBZ-k jaulkitzailearen ordaintze ezaren aukera aldatuko dio EBZ-ri, ez-ordainketaren kasuan bezala.

EBZ-k aukera izango luke bere jabetza eskuragarria egiteko herrialde horretako zerga ordaintzaileei saltzearren, beren zergak ordaintzeko.

Hortaz, Mosler bonoetan aldaketak ziurtatuko du herrialdeko gobernuaren zorraren EBZ-ren jabetza ‘diru ona’ dela kanpoko kreditu baloratzearen aurrean, eta EBZ-ri ordaintze ezaren prozesuaren gainean kontrola ematen diola.

(ii)    Badaude zenbait arrazoi Greziari ez uzteko ordaintze ezean erortzeko, Alemaniaren interesen alde direnak.

Greziaren zorraren EBZ-ren erosketekin Greziari laguntzeak Alemaniako zerga ordaintzaileei ez die ezer kostatzen.

Erosketa horiek ez dira inflaziogileak, zeren zuzenki lotuta baitaude Greziaren gastua murrizteko eta Greziako zergak handitzeko, neurri biak eurogunerako indar deflaziogileak izanik.

Greziari fondoak hornitzeak Alemaniaren esportazioak Greziara errazten ditu.

Greziari fondoak hornitzeak ez du saritzen greziar portaera txarra. Alderantziz, Greziari prezio bat zehazten dio haren jokaera txarrarengatik.

EBZ Greziaren zor gehienaren jabe izanez, eta, potentzialki, Mosler greziar bonoen ere, Greziak lehendabizi interesak ordainduko dizkio EBZ-ri.

Oraingo egoeran, EBZ-k Greziari fondoak hornitzeak martxan dauden austeritate neurriak eramaten ditu, zeintzuek greziar aurrekontua lehen mailako balantzean ekarriko duten.

Horrek ondokoa esan nahi du: Greziar zergek gutxi gora-behera greziar gobernuaren gastuak berdinduko dituztela, interesak kontuan hartu gabe, azken horiek neurri handian EBZ-ri ordainketak izango direlarik.

Hortaz, baldin eta ordaintze eza permititzen ez bada, greziar gobernuaren gastua murriztuta izango da berak zergapetzen  duenera, eta gainerako zerga errentak behar izango dira batez ere EBZ-ri interesak ordaintzearren.

Baina ordaintze eza errazten bazaio, Grezia behartuta egongo da soilik zerga errentetatik gastatzeko, eta zor barkamenak bereziki EBZ-ri beste moduan baino interes baxuagoak ordaintzea esan nahi izango du.

Gainera, ordaintze ezeko egoeran egoten den bitartean, esan daiteke greziar bonodunak estualditik aterata daudela; orduan, euroguneak ondokoak gogoan hartu behar ditu:

a)  EBZ-k greziar bonoak deskontuan erosten ditu, bonodunek, batez beste, galera bat jasan dute.

b)  EB-k, orokorki, ez du kontuan hartzen greziar bonoak erostea portaera txartzat, zeina zuzentasunez ordaintze ez batekin zigortuta dagoen.

c)  Izatez, emaitzak banku-sistemak greziar bonoen hasierako erosketetan sortutako EB-ren arautzea eta gidalerroak dira.

Beraz, Mosler-en ustez, Grezia ordaintze ezean erortzen ez uzteko arrazoi nagusia da neurri horrek Alemaniaren eta EB-ren urrunagoko xedeari balioko diola:

i)       EBZ-ri politika fiskalaren kontrola transferitzea sostengatzen du.

ii)     Deflaziogilea da, monetaren balioaren sostengua lagunduz.

iii)    Greziatik eta EBZ-tik abian den errenta fluxua hornitzen du.

Ohartu, hala ere, orain dela ez asko ez zela onartu ondokoa, hots, EBZ-k ez duela inolako muga nominalik txekea idazteko.

Orain onartu da EBZ, monetaren jaulkitzailea izanik, ez dagoela errentak murriztuta. Ondorioz, Mosler-en laguntzaz ikusi den moduan, Greziari ordaintze ezeko egoeran erortzeko ez uztea helburu publikorako aukerarik hoberena da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude