Duela bi aste, Lanki ikertegitik dokumentu garrantzitsu bat bidali zidaten: Gizarte Ekonomiaren printzipioak Euskal Kulturgintzako Erakundeetan ikerketa-lana. Naroa Olaldek, egun Emun kooperatibaren langileak, "Humanitateak eta Enpresa" (MU) ikasketak bukatzeko ikerketa-proiektu bat aurkeztu behar zuen eta Jon Sarasua Lankiko kidearen tutoretzapean, aipatutako lana kaleratu zuen.
Eta Naroak sekulako lana egin duela aitortu behar dut:
- Lehenik eta behin, Euskal Kulturgintzako erakundeak eta orokorrean, irabazi asmorik gabeko erakundeak (elkarteak eta fundazioak, kasu) Gizarte Ekonomia kontzeptuarekin lotzen dituelako.
- Irabazi asmorik gabeko erakundeak eta zehatzago, Euskal Kulturgintzako erakundeak, Gizarte Ekonomiarekin lotzeak ondorio zehatz bat duelako: erakunde horiek antolakuntza ekonomiko-empresarial bezala onartzeko bidea irekitzea. Azken finean, erakunde horiek enpresak dira. Hori bai: balore sozialak eta helburu sozialak dituzten enpresak. Enpresa sozialak (edo kasu honetan, kulturalak). Enpresa izaera hori onartzea erakundeon eraginkortasuna hobetzeko ezinbesteko baldintza da. Eraginkortasun soziala (edo kulturala). Enpresa-ekonomia kulturaren zerbitzura.
- Eta azkenik, Euskal Kulturgintzako erakundeak, Gizarte Ekonomiarekin lotzeak beste ondorio zehatz bat duelako: erakunde horiek autogestioaren printzipioekin ere lotzen ditu (pertsonen partehartzea enpresan).
Idatzi artikulu bat