BBC: Eskoziaren independentziaz

BBC-n zenbait artikulu azaldu dira Eskoziaren egoeraz. Hona hemen haietako bi.

 

a)  Independentziari buruzko eredu matematikoaz[1]:

 

Eskoziaren etorkizuna ez datza ekuazioetan, haren boto emaileen bihotzetan eta buruetan baizik[2]”.

 

 

 

(Gauza bera esan daiteke Euskal Herriaren independentziaz.)

 

 

 

b)  Iritzi batzuk[3].

 

Scottish Labor:

 

Ken Kacintish-en hitzez, “Eskozia independente bateko moneta kontua oinarrizko eta funtsezko arazoa da… eta SNP-k ez dauka erantzun sinesgarririk.”

 

Honela jarraikiz, “SNP-ko jendea jarrera absurduan dago  orain moneta berari eusteko asmoz, baina beraren gaineko kontrol ekonomiko eta politiko guztiaz amore emanez…”

 

Scottish Lib. Dem.:

 

Wilie Rennie-k, bere aldetik, honela interpretatzen ditu Ingalaterrako Bankuko, (Britainia Handiko banku zentraleko), gobernadorean hitzak: SNP-k ez dauka inolako bermerik, “Bere moneta gisa, Eskozia independente batek libera erabiltzeko.”

 

Honelakoa gehituz: “SNP-k dio libera erabiliko dutela, baina ez dago horretarako inolako garantia idatzirik…

 

Gainera, “Argi dago ezen gainontzeko Britainia Handikoak onartzen baldin badu gurekin batasun monetarioa eraikitzeko, gastu muga gogorrak nabarmenduko dituela monetaren sinesgarritasunerako. Eskoziar gobernu independente batek muga horietaz deus gutxi izango du esateko, gu ahalmenik gabe utziz.”

 

Ikasiko ote dugu?

 


 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude