Ibar Ezkerreko kantaz (segida)

Atzoko kafe ostekoa, etxen (Txillardegi gogoratuz!)

Bilduak: Jare, Ainhoa, Keltse, Nekane, Edurne eta seiok…

Axular nagusi:

Arratsalde batez, konpaiñia on batean, euskaldunik baizen etzen lekhuan nengoela, ekharri zuen solhasak, izan zen perpausa, etzuela, deusek ere hanbat kalte egiten arimako, eta ez gorputzeko ere, nola egitekoen geroko utzteak, egunetik egunera, biharretik biharrera luzatzeak. Eta on zatekeiela, gauza hunetzaz kanta baten, euskaraz, guztiz ere euskararik baizen etziakitenentzat, egitea: eta hartan, mandanga1 dioenak autonomia dioela erakustea.”

Izan ere, oraingo egoera berezi eta aldrebestu honetan on egingo digu geuri, hots, independentistoi, alegia, separatistoi, aspaldiko kantak berriz martxan jartzea…

Hasieran eta presoen aldeko Bilboko azken manifestazio erraldoia kontuan edukiz, Portugaleteko bat jarri zen mahai gainean: Javier Sádaba.

(In Gure Esku Dago: zer? , Sadabak aspaldian idatzitakoa:)

Aunque la izquierda aberzale la constituyeran solo cuatro, debería tener un plan, un proyecto, una hoja de ruta, un contacto constante con otras fuerzas y un recorrido por todo el mundo para dar a conocer sus objetivos.”

(Hitzaldi askotan eta UEUko webgunean aipatu dudan bezala: “Non daude laukotea osatzeko beste hiruak?)

Segidan, ondoko hau kantatu genuen: Ibar Ezkerreko kanta, bere bertsio modernoan:

“Cómo quieres que una luz

alumbre dos aposentos?

Cómo quieres que yo sea

vasco y español a un tiempo?

Viva dios que nunca muere

y si muere resucita,

Viva las madres que tienen

los hijos separatistas.”

(Bertsio modernoa: ”Viva las madres que tienen las hijas separatistas.”)

Katalunia eta Euskal Herria ekarri genuen mahaira (Autodeterminazio-eskubidea Katalunian, mandanga Euskal Herrian)

Gauaz gogoratu nuen Celsa eta Tolin-i entzundako beste estrofa bat (agian Jagi-Jagikoek kantatuta?):

No queremos estatuto,

ni tampoco autonomía,

Queremos la independencia,

lo exige la mayoría.”

(Beste bertsio bat: lo pide la mayoria)

Mendigoizaleen bertsioa (in https://borrokagaraia.files.wordpress.com/2013/02/etarte-jmle.pdf))

¡No queremos Estatuto

ni tampoco autonomía,

queremos la independencia

de nuestra patria oprimida!

Epe kaxkar honetan, non ‘ampliar las bases’, ‘independentziarekin jendea izutzen da’, “ERC-rekin Estatua aldatu eta Europako hauteskundeetara joan”, eta abar negargarri luze bat irakurri eta entzuten dugunean, ona litzateke funtsera joatea, pentsatzen duguna argi esatea eta aldarrikatzea, katalan batzuek argi egiten duten bezala, hots, autodeterminazio-eskubidea defendatzea eta berau gauzatuz independentzia lortzea.

Beste guztia, alegia, ohiko politika ‘errealistarekin’ segitzea jendea engainatzea da, eta autonomismo hutsa!

Ez dago beste biderik… (Jare ere ados zegoen honekin guztiarekin, bere hizkera berezian!)

Hurrengo bileran ozen kantatuko dugu aurreko kanta osatua.


Mandanga: existitzen ez den ‘derecho a decidir’, ‘Mandanga’, zer ote da?

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude