Granadatiko mezuak

Barka nazan Gabriel Aresti-k!

(Literaturan, euskara batuaren benetako aitapontekoa.)

In remenbrance: http://gara.naiz.eus/idatzia/20060727/art174477.php

Segida:

(i) ‘ELADIO’ berrien paradisutiko mezua:

(https://www.berria.eus/paperekoa/1957/026/002/2018-10-07/eta_osteko_dinamikak.htm)

(…) … hedatu dira hainbat mezu toxiko, Espainiaren ikuspegi inperialistaren garaipen direnak. Baketze eta adiskidetze programa guztiek ideia bakarra dute oinarrian, eta aspaldikoa da: euskal gizartea gaixo dagoela, fanatismoz eta biolentziaz gaixo, eta terapia behar duela. Edo espainolismoaren hainbat ikurri gure hedabideetan lekua egitea dela aniztasuna, menperatzaileari ahotsa ematea baino ez denean. Ez baita eraikitzailea, ez ideien zirkulazio askea: nolabaiteko euskal kontzientzia nazionaldun hedabideek espainolismo militanteari ateak irekitzen dizkioten bezala, kontrakoa ez da gertatzen: duda bako kontzientzia espainoldun hedabideek ez diote aterik zabaltzen haien ideia politikoak ezbaian jartzen dituen inori. Aldebikotasunik gabe ez dago inoiz orekarik, ez kulturan, ez linguistikan, ez politikan, ez etikan.

(…) Orain, estatus berriaren arabera, Espainia bere legedia eta erakundeak gure mesedetan jartzen dituen konplize bihurtu da.

Maialen Iriartek uztaileko elkarrizketa batean: «PNVrekin lortu dugun akordioa koska bat da gure azken helburua lortzeko, Euskal Estatu independente bat». Duela 40 urte horixe zen PNVren mezua, Aberri egunetarako, jakina: Gernikako estatutua zela independentziarako lehen pausoa. Ezker abertzaleak ez zuen sinetsi, nik ere ez. Garai hartan pegatinak jartzen genituen paparrean: Estatutuari EZ. Aitortzen du Iriartek ponentzian ez dela independentzia ageri, baina onartu litekeela konstituzioa ukitu gabe.

(…)

Ilegalizazioak kalte handia egin ziola aitortu zuen ezker abertzaleak, eta ondorio honetara iritsi zen: Espainiako sistematik kanpo ez gara ezer; beraz, integratu gaitezen bertan. Egia justu kontrakoa denean: Espainiako (eta Frantziako) legedietatik kanpo soilik izango da Euskal Herria herri eta Estatu.

Historia honetako protagonista guztiek kantatu zuten Benitoren beste kanta hura: «Gurasoen mundu aldrebes hau ez dugu onartzen». Orain eurak dira mundu aldrebes horren defendatzailerik sutsuenak, eta belaunaldi berriei ez diote halakorik kantatzen utzi nahi. Herri askotako kaleetan afixa interesgarriak agertu baitira: «Iruzur autonomiko berririk ez». EH Bilduk orain sinesten du estatutuan; nik jarraitzen dut sinetsi gabe. Tamalez, afixa horiek ez dute asko iraun kaleetan. Iraun dezatela, arren!ª

(ii) Mandangaren aitapontekoaren mezua:

(https://www.berria.eus/paperekoa/1961/030/001/2018-10-07/olatuak.htm)

…etorkizuneko osagai estrategiko gisa taxutzen da modu demokratikoan babestea erabakitzeko eskubidearen erabilera [alegia, euskara onenean: mandangaren erabilera] —Euskal Herriaren eta Kataluniaren (sic) erabakitzeko eskubidea (sic eta berriz!) bere horretan existituko da.”

Newspeak at its best, newspeak bere onenean!

Hau da, existitzen ez den sasi eskubidearen bitartez, alegia, mandangaren bidez, bera, hots, mandanga, bere horretan existituko da (sic).

Gogoratu ondoko hau: Mandangaren afera: newspeak besterik ez!

Dena da posible Granada honetan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude