Dirua badagoela!

Albistea: Langabezia sariak hobetzeko dirua badagoela dio ELAk

Bai!

Non dago dirua? EBZ-n! Nahi den beste!

Gogoratzekoak:

Non dago dirua? Ez ote dago dirurik?

Non dago dirua Europar Batasunean?

Dirurik ez dagoela?

 Ez dagoela dirurik?

 Diruari buruzkoak, gogoratzekoak

Aspaldian aipatutakoa (Non dago dirua Europar Batasunean?):

Lan bermeko programa ez da arduratzen enpresari pribatuen etekinez, langabezian dagoen jendearen egoeraz baizik, lan postu berriak sortuz.

Izan ere,

(i) Lehendabizi ‘tarta’, errenta, outputa handitu behar da, politika fiskal egokiaren bidez eta job guarantee, lan berme delakoaren bitartez

(ii) Gero, eta soilik gero, zerga progresiboak martxan jar daitezke, jadanik lortutako ‘tarta’ hori banatzeko

Argi?

Aspalditik dakigunez, lan bermea da Diru Teoria Modernoaren zutabe oso garrantzitsu bat.”

Baina ELA sindikatua XX. mendearen hasierari dago lotuta, hain zuzen ere, urre estandarreko moneta teoriari.

Zorionez, XXI. mendean bizi gara non dirua, diru guztia fiat-eko dirua den, eta teklatu baten bidez sortzen den, hala diru bertikala nola diru horizontala (ikus Joserra Etxebarria eta dirua egiteko ‘makina’).

Ikasiko ote dugu inoiz?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude