Astoek oraingoz segitzen dute aharrantzaka

Aspaldian idatzia: Gabriel Arestik lelokeriaz, ergelkeriaz edo dena delakoaz (astoek aharrantzaka)

Astoak desastotzeko gogoa eta garaia joan zaizkit, aspalditik. Gainera, astoak, nik dakidalarik, aharrantzaka besterik ez dute egiten!

Sentitzen dut, baina,… “Astakeria bat hiru milioi biderrez, alegia, Euskal Herri osoko ia biztanleria osoak, esanda (edo idatzita edo aipatuta) ere, astakeria izaten segitzen du.”

Arestirena gustatzen ez bazaizu, erabil dezakezu Anatole France-ren ondoko hau:

If fifty million people say a foolish thing, it is still a foolish thing.

Bai, Gabriel Aresti bisitatu eta birbisitatu egin dugu: Gabriel Aresti revisited

Berriz egin beharko diogu bisita?

Horrela balitz, oraingo honetan honela esango nuke argi eta garbi: nahiz eta 175.000 (sic) pertsonak bestela esan, mandanga, hots, ‘derecho a decidir’ (sic), beste gauza batzuen artean (Derecho a decidir (sic)) desbiderapen ikaragarria da.

Zertarako desbiderapen hori? Baskongadetan estatutu berri bat martxan jartzeko!

Nire galdera hauxe da? Zergatik EH Bildu, eta zehatzago Sortu, ez da sartzen PNVn eta bertatik aldarrikatzen dutena bideratu? Askoz indar zabalagoa, eta ‘sendoagoa’ izango zatekeen Baskongadetan.

Zeren beldur dira? Egiten dutena argiago geratuko delako beldurra? Ez ote dago jadanik nahiko argi? Arren!

Gogoratu Etxepare:

Hitzak ari bira, dugun egina (Etxepare)

Astoak ari bira, dugun ikasia (Etxepare revisited)

Astoek bezalaxe, biraka segituko ote dugu?

Noiz arte?

Atzoko giza-katea Gasteizko Parlamentuaren aurrean bukatu zen.

Orain dela lau (4) urte eskas, autodeterminazio-eskubidea onartu zen bertan: Mon dieu! Autodeterminazioa! (2014an!)

Horixe bai hasiera ona!

Zergatik eta zertarako atzerantz joan mandangaren bidez?

Bernart Etxeparek idatzi zuen moduan, DEBILE PRINCIPIUM MELIOR FORTUNA SEQUATUR

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude