Autodeterminazioaren aldeko beste batzuk, zorionez!

Maule eta Gernika lotu dituzte, autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko

(https://www.berria.eus/albisteak/153101/maule_eta_gernika_lotu_dituzte_autodeterminazio_eskubidea_aldarrikatzeko.htm)

Maule (Zuberoa), Amaiur (Nafarroa), Tolosa (Gipuzkoa), Elgeta (Gipuzkoa) eta Gernika (Bizkaia) igaroko ditu Askatasunaren aldeko karabanak.

Euskal Herriak Askatasuna plataformako kideen iritziz, “okupaziopean” ez da posible erabakitzerik, ezta “elkarbizitza demokratikorik” ere. Hori dela eta autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko helburuarekin, antolatu dute Askatasunaren aldeko karabana. Goizeko hamarretan zuten hitzordua Maulen eta handik Gernikarainoko bidea egin dute autoz.

Plataforma berria aurkezteko otsailean egin zuten idatzian erreferentzia zuzena egin zioten Gure Esku Dago mugimenduari, erranez ez zutela igande honetarako antolatu duten giza katean parte hartzeko asmorik. Ez dute bat egiten erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenarekin. “Jende anitzek hasieran ulertu zuen erabakitze eskubidea autodeterminazio eskubidearen parekidea zela. Denborarekin, Gure Esku Dago-k berak onartu du ez dela berdina. Guk uste dugu Euskal Herria nortasun propioko nazio bat baldin bada, nazioen eskubide guziak nazio ororentzat diren bezala, Euskal Herriarentzat ere izan behar direla. Guri dagokigun eskubidea autodeterminazio eskubidea da”, argitu du Eneko Zestau Aranibar plataformako kideak.

Irakurri erreportaje osoa Iparraldeko Hitza-n.

Iparraldeko Hitzan, Eneko Zestau-k:

… Haren iritziz, erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena “autonomismora” egindako urrats bat besterik ez da. “Gasteizko sasi legebiltzarrean, erraten dute lantalde horren ondorioz ateratzen den testuaren balizko erreferenduma erabakitzeko eskubidearen ariketa praktikoa izanen dela. Horrek kasik eramaten gaitu PSOEren planteamendu historikoetara erranez autodeterminazio eskubidea kakotx artean hauteskundeak egiten diren bakoitzean aplikatzen dela”.”

Batzuk bagaude Mandanga, hots, derecho a decidir, hau da, ‘chorrada’, alegia, asmatutako neologismoa aspalditik behin eta berriz salatuz.

Kasurako, ikus ondokoak: Derecho a decidir (sic) eta Derecho a decidir (sic) (2)

Gogoratzekoa: Autodeterminazio-eskubideaz, hitz batzuk

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude