Gora Euskal Errepublika!

Hasteko gogoratu ondoko hauek:

Katalan batzuk Orion

Goierri aitzindari: Bejondeizuela!

Segida:

Hona hemen Josu lagunak bidalitako e-posta:

(…)

Gaur, apirilaren 14an, espainiarrek euren Errepublikaren Eguna ospatzen dute. Baina inork gutxik daki data berean (1931ko apirilaren 14an) Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat udaletxetan udalbatzek Euskal Errepublika aldarrikatu zutela. Gure historia hurbila ez dugu ezagutzen….

NAZIOGINTZA TALDEAK gertaera hori gogora ekarri nahi du Editorial labur honekin: Gora Euskal Errepublika!!

www.naziogintza.eus/editoriala-apirilaren-14an-gora-euskal-errepublika/

(…)

NAZIOGINTZA TALDEA

Hona, bada, Editoriala horren zipriztin batzuk:

EDITORIALA: APIRILAREN 14an, GORA EUSKAL ERREPUBLIKA!

2018-04-14

(…)

1931ko apirilaren 14ko data Espainiako errepublikaren ezarpenari lotuta dago euskaldun askoren oroimenean. Inork gutxik daki, ordea, garai hartan Euskal Herriko hainbat udaletxetan Euskal Errepublikaren aldarrikapena ere burutu zela. Alkate eta zinegotzi abertzale batzuek ausardia izan zutela Espainiako eredu monarkikotik harago joateko, eta berezko errepublika bat eskatzeko gure Herriarentzat. Zumaian, Azpeitian, Getxon, Araman, Zaldibian eta Itsasondon, besteak beste, autodeterminazio eskubidearen eta Euskal Errepublikaren aldeko aldarrikapena tinko defendatu zuten udalbatzek, errepublika horren aginte-gunea Euskal Herrian bertan kokatuz.

(…)

(…) abertzaleok ezagutu beharko genuke Gipuzkoako eta Bizkaiko beste udalerri batzuetan data berean edo data horren inguruan Euskal Errepublikaren aldeko aldarriak ere egin zirela. Tartean Jose Antonio Agirrek berak egin zuen aldarrikapena Getxon, nahiz eta Espainiar Errepublika barruan federatuta segitzeko asmoa agertu.

Bada, aldarrikapen hori berpiztu nahian edo, Itsasondon 2011ko apirilaren 18n ospatu zuten 1931/04/18an bertan egindako Euskal Errepublikaren aldarrikapenaren 80. urteurrena. Goierriko NAZIOEN MUNDUA herri mugimenduaren bultzadaz burutu zen ekitaldia eta bertan bildu ziren Goierri barreneko udal guztietako ordezkariak. Mikel Aramendi itsasondoarrak gidatu zuen ekintza eta bertan bildu ziren 19 herrietako hautetsiek (Alkate eta zinegotziak) manifestu bat sinatu zuten Itsasondoko elizaren barreneko plazatxoan, 80 urte lehenago Itsasondon onartu zen autodeterminazio-eskubidearen mozioaren ildoa berretsiz.

(…)

Gora Euskal Errepublika!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude