Inoiz ez da berandu…

Orain Mandanga, atzo Autodeterminazio-eskubidea

Orain Status berria (hots, Estatutu berria), atzo Independentzia

Orain Demokrazia bai, atzo Bai independentziari

Eta bihar-etzi?

Apur dezagun katea
kanta dezagun batera
hau da fandango
biba Berango.

Munduan beste asko lez
artaburua oskolez.
Atzo aspertu nintzaden
maisuez eta eskolez.

Poeta naizenez gero
ez dut zerurik espero
bederatzi kopla ditut
lau zuhur eta bost ero.

Hilargiaren adarra.
Handik zintzilik abarrak
gogoangarriak dira
zure bi begi nabarrak.

Zerutik dator harria.
nundikan berriz argia?
Gau ilun honetan dakust
zure aurpegi garbia.

Martzoko oilar gorria
inundik ez etorria
goseak arintze arren
judu batek igorria.

Goizaldean eguzkiak
printzak daduzka bustiak.
Oso merke saltzen dira
euskaldunaren guztiak.

Gure amonak esan dit:
aitak arnoa edan dik
Joan zaitez tabernara
eta ekar zazu handik.

Euskararen asturua
ezta gauza segurua.
Askozaz hobekiago
dabil munduan judua.

Eta hau hola ezpazan
sar nedila kalabazan
ipuin txit barregarriak
kontatu nituen plazan.

Hau da fandango, biba Berango! <—> Alegia, PNV garailea!

Gehigarriak (ikasteko):

Euskal Herria Suitza txiki baterantz

Euskal Herria Suitza txiki baterantz (gehigarriak)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude