Ez nire izenean

EH Bildu-k dioenez, “Autodeterminazio-eskubidea une jakin batean baliatzeko ikuspegi klasikoak indarra galdu du…” (in EHBildu: alderdi mandangazalea!?)

Eta mandangaren alde argi eta garbi paratu da: mandanga, hots, ‘derecho a decidir’ (derecho pribatua edo/eta kanonikoa: ikus ELA eta Urkullu jauna.

Gainera,

 Legea [lege espainola, noski] errespetatuta (sic) erabakitzeko eskubidea gauzatzeko asmoan, ados daude EAJ eta EH Bildu (https://www.berria.eus/paperekoa/1970/002/001/2018-02-08/ezberdintasunetan_ere_antzekoak.htm).

Alta, badakigu ‘Autodeterminazio eskubidea’ (AD) munduko sarean aldarrikatzen eta onartzen dela (Autodeterminazio-eskubidea: munduko sarea).

Halaber, ongi dakigu AD-ri BETI lotu behar diogula, katalan batzuek oso argi esaten duten bezala: Dret a l’autodeterminació.

Argi daukagu, era berean, AD eskubide unibertsala dela, eta edozein estatutako ‘lege’ desberdinen gainetik dagoela (ZAYAS-ek dioenez: Elkarrizketa De Zayas-i).

Ezagunen artean ez dut uste Iñaki Ibarmia (Ibar ezkerreko eta Meatzaldeko EAko arduraduna) mandangarekin ados dagoenik.

Ezta Iñigo Mendizabal konforme dagoenik ere EHBilduko azken txosten miragarriarekin. Iñigo (Portugaleteko EAko zinegotzia) gurekin joan zen Kataluniara, urriaren 1ean (‘1-0’ delakoan), begirale gisa, ADren aldeko erreferendumean parte hartzeko.

Beste aldetik, zer pentsatzen dute EAko kritikoek? Karlos Garaikoetxea-k berak?

Hala ere, oso pozik bide daude mandangazaleak. Badakigu, Gabriel Arestiri esker, edozein lelokeria hiru (3) milioi pertsonak, behin eta berriz, aipatu eta onartu arren, lelokeria horrek tontakeria hutsa izaten segitzen duela.

Arestirena gustatzen ez bazaizu, erabil dezakezu Anatole France-ren ondoko hau:

If fifty million people say a foolish thing, it is still a foolish thing.

Astoak desastotzeko garaia joan zait. Gainera, astoak, nik dakidalarik, aharrantzaka besterik ez dute egiten!

Dirudienez, absurdu kontzeptual eta intelektual bat dena euskal progresiak ad nausean errepikatuz, agian magiaren bidez?, eskubide bilakatu nahi du Granada honetan.

Gure aldetik, alta, Puigdemont-ekin bat egin nahi dugu: Mandangazale guztiok, irakur arren!

Izan ere, Kataluniako autodeterminazioaren aldeko erreferenduma da defendatzen duguna. Argi eta garbi, behin eta berriz!

Tolin Eguzkitza-k argi zeukan AD zer zen, seme-alaba guztiei erakutsi zien, aspalditik: Autodeterminazio-eskubidea (eta Tolin Eguzkitza).

Hortaz, mesedez, arren, faborez, otoi, ezker abertzale den hau ez sartu mandangaren zurrunbiloan, zabor intelektual horretan.

AD = Demokrazia, eta hortik zuzenean Independentzia. Ez dago beste biderik, ez dugu ezer asmatu beharrik.

NIre aitaren etxea, hots, AD defendatuko dut, beti eta nonahi, modu demokratiko batez, noski. Berriz, Arestiri segituz, ikus Kaio Luma Zikina: 

ARESTI.

Bai, nire aitaren etxea defendituko dut, baina batez ere abertzale diruzaleengandik, produkzio bideak sozializa daitezen debekatzen duten sozialistengandik eta herrien autodeterminazioa ukatzen duten demokratengandik. Beraiek bait dira aberri triste eta ilun hau eman digutenak, guri, lanaren semeoi, ogia ahotik eta euskara gogotik kentzen digutenak. Poetak kontadurian giltzapetu nahi gaituztenak.

Gure folklore aberatsa mistifikatu dute. Eguzkiaren semeak omen gara, ongi kantatzen dugu, ongi dantzatzen dugu, gure hizkuntzak ahaiderik ez dazagu, gure kraneoak neurri espezialak ditu, gure odolak halako rh faktore negatiboa dauka…Gure obligazioa betetzetik edozein gauza ametitu eta onartu dugu gure herritasun eta gizontasunaren ezaugarritzat.

Gure egin beharra, ordea, agirian dago. Gure euskara dignifikatu behar dugu, gaurko bizitze modernoarentzat tresna sufiziente bat izan dadin.

Bien bitartean, gure zazpi poesi liburu zazpi erdera diferenteetara itzultzen ez diren bitartean, gure abesti modernoa Europako dizka best-seller bat ez den bitartean, Nobel Sari bat irabazten ez dugun bitartean, debekatuta dago, neuk debekatzen dut, inork ez du aurrerantzean ezpatadantzarik dantzatuko, inork ez du irrintzinarik botako, inork ez du zortzikorikan kantatuko, inork ez du txapelik jantziko.

Madarikatua izan dadila nire irudia, nire egia, euskal harria ezkutatzeko baino ez badu balio.”

Ez, ez nire izenean.

Bai, separatista hutsa naiz: Separatista? Bai, noski!

Gehigarri bereziak:

(i) EHBildu ala PNV?

(ii) Mandangaren afera: newspeak besterik ez!

(iii) Baskongadetako Parlamentua, maldan behera

Erantzun bat “Ez nire izenean” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

+ 79 = 84