Baskongadetako Parlamentua, maldan behera

2014an, autodeterminazio-eskubidea onartua: Mon dieu! Autodeterminazioa! (2014an!)

2018an, mandanga onartzeko aukeran Erabakitzeko eskubidea, EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen proposamenen gakoa

Atzera. Maldan behera. Abiada bizian.

Newspeak nonahi!: Mandangaren afera: newspeak besterik ez!

Newspeak: Deliberately ambiguous and contradictory language used to mislead and manipulate the public.

Ez nire izenean.

(i) EHBilduren ustez, “Autodeterminazio-eskubidea une jakin batean baliatzeko ikuspegi klasikoak indarra galdu du…” (in EHBildu: alderdi mandangazalea!?)

(ii) Autodeterminazio-eskubideak (AD) ez du galdu inongo indarrik, alderantziz baizik

(iii) AD ez dugu behar inoiz ahantzi, ezta baztertu edo lurperatu ere ez!: Autodeterminazio-eskubidea (eta Tolin Eguzkitza)

(iv) AD = Demokrazia, eta ondorioz Independentzia

Galdera ez maltzurra: behar ote dugu Euskal Herri osorako mugimendu politiko berri bat, AD-ren inguruan mugituko dena? AD defendatuko duena, hala teorian nola praktikan?

Baiezkoan, hemen duzue kide bat.

Maila apalean, EHn badago erakunde txiki bat, nazioartekoa den ICEC-eko (http://www.icec.ngo/) adar bat: ICEC-Euskal Herria.

ICEC-Euskal Herria argi azaldu zen Kataluniako autodeterminazioaren prozesuaren alde: ICEC Euskal Herria – Manifesto in support of Catalan referendum

(Dirudienez, hurrengo apirilean ICEC-Int-eko nazioarteko batzordea Euskal Herrian bilduko da.)

Litekeena ote ICEC-Euskal Herria delakotik eta beste hamaika erakundetatik gehi hainbat jende soltetatik aspaldiko Herrien Liga edo/eta Bai Independentziari mugimenduen antzeko zertxobait antolatzen hastea, argi eta garbi AD eta berorren praktika defendatzearren?

Saia gaitezen!

Iruzkinak (2)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude