Hitzaldia Sarrikon

Gonbidapena:

Nork: Sarrikoko EKT <…>
Bidaltze-data: osteguna, 2017(e)ko urriaren 26a 13:01
Nori: josebafelix@outlook.es
Gaia: Hitzaldia sarrikon

Egun on!

sarrikoko ekonomia fakultateko ekonomia kritiko taldetik (EKT) idazten dizugu. Urria eta Azaroan zehar Kataluniari buruzko ziklo bat egiten ari gera (testuak, hitzaldiak…) eta zure parte hartzea eskatu nahiko genizuke. Zikloaren amaieran prozesua burutuko balitz zer-nolako egoeran eta arazoekin aurkituko ginatekeen aztertu nahiko genuke. Eztabaida hori emateko zeuk gaiari buruzko hitzaldi bat ematea proposatu nahiko genizuke.

Nahiko malguak gera gaiarekin. Aurreko kurtsoan EHren independentziari buruzko kurtso bat egitea eskaintzen ari zinela esan ziguten (ezin izan genuen egin) beraz gaiaren inguruan konpontzen zarela suposatzen dugu. Monetari buruzko erreferentzia teorikoak badituzula entzun dugu, eta Europaren testuingurua ulertzen duzula (EHren kasuan landu duzula behintzat badakigu). Gure proposamena hori bera da: moneta eta Europaren inguruan oinarritutako egoeraren analisia eta etorkizunaren hipotesia egitea; arriskuak eta indargunean eztabaidatuz. Baina esan bezala nahiko malguak gera.

Datei dagokionez, ez dugu zehaztu, baina Azaroaren 13 edo 20ko astean litzake, arratsaldean ziur.

Arazorik balego, konpontzen saiatuko gara. Zure erantzunaren zain gaude

Mila esker

Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldea

Hitzaldiaren nondik norakoak

Kataluniako independentziaz eta afera ekonomikoaz egon diren eztabaidak:

(1) Euroa, moneta propioa, zer? nola?

Ikus ondokoak:

Eskozia, Katalunia, Euskal Herria… independentziarako bidean? Diru politikaren garrantziaz —>

Hurrengo atalak:

1. atala (Diru Teoria Modernoa, DTM), 2. atala (Independentzia garairako ekonomia: Diru Teoria Modernoa hasiberrientzat eta Excursus).

Eta bereziki 4. atala (Kataluniaz hitz batzuk)

Gehi

Eskozia, Katalunia, Euskal Herria… independentziarako bidean? Diru politikaren garrantziaz (gehigarria) —> Bereziki ekonomia eta monetari dagozkienak, ondoko hauek:

Elisenda Paluzie ekonomialari katalanari egindako elkarrizketa

Katalunia: ekonomia ortodoxoaren ildotik

Katalunia eta DTM: nazio arazoa tartean

Elisenda Paluzie eta Kataluniako bankugintza

EFTA eta Katalunia

Katalunia: bideragarritasun ekonomikoa, ortodoxiatik ere…

(2) Warren Mosler-en proposamena (ICEC-Euskal Herria)

ICEC-Euskal Herria eta Warren Mosler

ICEC-Euskal Herria eta Warren Mosler (segida)

Warren Mosler eta ICEC-Euskal Herria

Vocale Europe delakotik ICEC-Euskal Herria delakora

Gehigarri politikoa

Argitasun bat iluntasunean

Gehigarri ekonomikoa (moneta propioaz)

Moneta propioa dela eta, ikus Eskozia, Katalunia, Euskal Herria… independentziarako bidean? Diru politikaren garrantziaz, eta bertan Euskal Herriaz eta moneta propioaz esandakoa, alegia, 6. atalean (Eta Euskal Herrian?) ondoko azpi-atalak:

(iii) Litekeena ote eurogunean austeritatearekin bukatzea?

(iv) Bideragarria ote da euskal estatu independentea?

(v) DTM lau eskematan (euroa eta lira)

(vi) Ongi etorri euskoa!

Gehi ondoko hau:

Euro nazioak eta moneta berri bat

PS: Zehaztasun gehiago, eguna, lekua, ordua eta abar laster…

Ad Majoren Vasconum Libertatem

Iruzkinak (2)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude