Autodeterminazio eskubidearen alde: bosgarren salbuespena

Sarrera gisa, ikus Autodeterminazio eskubidearen alde: salbuespen publiko bakarrak Euskal Herri osoan

Segida:

Bosgarren salbuespena:

Urkullu jauna, birritan aste berean

Ikus Urkullu jauna eta autodeterminazioa eta bertan agertzen den iruzkina.

Gehigarri soil eta bakarra:

ICEC Euskal Herria – Manifesto in support of Catalan referendum

Nondik dabil EH Bildu?

PNVren atzean, estatus berriaren bila?

Ala Ibarretxe jauna eta berorren Puerto Rico euskotarraren bila?

Iruzkinak (3)

  • joseba

    Seigarrena? Ez, baina bai?

    Kataluniaren ispiluan

    (https://www.berria.eus/paperekoa/1832/022/003/2017-11-16/kataluniaren_ispiluan.htm)

    Katalunian ari da mundua aldatzen une honetan. (…)

    (…) Bide horretatik, gainera, bertan erabakitzearen printzipioa (sic), batetik, eta independentzia nahi zehatza, bestetik, helburu kolektibo nagusi bihurtu dira. Errepublika katalanaren helburu gauzagarria.(…)

    Has gaitezen nazioarteari begira. Katalunia gaur dagoen tokian estatu independentea sortzea benetako aukera da nazioarteko arauei eta praktikari begira. Ukazioaren teorizatzaileek diotenaren aurka, autodeterminazioaren praktika bide irekia da orain eta hemen. Jakin behar da Nazio Batuen Erakundean, 2014ko Asanblada orokorraren 69. saioan, praktika hori modu oso zehatzean arautu dela: «autodeterminazio prozesu oro, herritarren parte hartzea bermatuz, indarrean den estatu baten parte batean gara daiteke, autonomia, federalismoa edota autogobernua baino haratago, banaketa eta Estatu propioa sortuz. Azken kasu honetan, garrantzitsuena zera da, indarraren erabilera ekiditea» (agiriaren 63. puntuan). Are zehatzago: «Estatu propioa lortu ahal izateko lau baldintzak hauek lirateke: populazio iraunkor eta egonkorra, lurralde zehatza, gobernu propioa eta nazioarteko gainontzeko estatuekin harremanetan sartzeko ahalmena. Zentzu horretan, gainontzeko estatuek sortu berri den estatua ezagutzea eta onartzea desiragarria izanda ere, ez da eraketarako baldintza, deklarazio balioa baino ez duen baldintza da». (agiriaren 75. puntuan)
    Karmelo L.

  • joseba

    Seigarrena: Ane A. L.

    In Inperialismo demokratikoa? (https://www.berria.eus/paperekoa/2120/018/003/2017-11-22/inperialismo_demokratikoa.htm)

    (…) Kataluniari egiazko herri-izaera ematen dion erresistentzia nazionalaren mugimendua da horren bitartez azaleratzen dena, eta, horregatik, populua bizirik dela frogatzen duen datu soziologiko funtsezkoa eskaintzen digu. Herriaren autodeterminazio-plebiszitu etengabe eta erabatekoa da, baina, hala ere, ez dauka dominazioa gainetik kentzeko nahikoa ahalmen.
    (…)
    Katalunian —Euskal Herrian bezala— ez dago demokraziarik. Baina ez 155. artikulua aplikatu zaiolako, edo justizia egoki administratu ez duten epaitegietako erabakiak gehiegizkoak izan direlako, baizik eta —guri bezala—beren lurraldean libre bizitzeko herri katalanak zuen autodeterminazio-eskubide oinarrizkoa urratu egin ziolako Espainiak aspaldi, estatua okupaturik eta herriari zegokion boterea bahiturik. (…)

  • joseba

    Zazpigarrena: Jexuxmari Z.

    In Kataluniako prozesua indarkeriarik gabeko ikuspegitik

    (https://www.berria.eus/paperekoa/1832/020/001/2017-11-29/kataluniako_prozesua_indarkeriarik_gabeko_ikuspegitik.htm)

    (…) Jarrera hori, ordea, ez da aski izan autodeterminazio-eskubidea praktikan jarri nahi izan denean. Jakitun Espainia ez dela Ingalaterra, ez Kanada, ez Txekia, ez Errusia, autodeterminazio-eskubidea negoziatzerik ez da izan, eta uste izanik ere askoz txukunagoa dela aldebikotasunez jardutea, adibidez banantzekotan jarrera dotoreena akordioz banantzea dela, aldebakarreko bidea hautatu behar izan dute; bide askoz ere zailagoa, nekosoagoa eta arriskuz betea, ikusi ahal izan denez.(…)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude