Katalunia: autodeterminazio-erreferendumaren eguna

Aurreko egunean

(a) Bilbon 31.000 pertsona manifestazioan eta mandangak bere horretan segitzen du, hala ere, beherantz, pixkanaka bada ere…

31.000 personas apoyan en Bilbo el referéndum catalán y reivindican libertad para decidir

(b) ICECeko bilera eta Anna Arque:

100 pertsona inguru, nazioarteko ikuskariak, tartean euskaldun batzuk (Fito, Jose Inazio, Iñigo J. eta Iñigo M., Ana, Edurne eta zazpiok, denok ICECeko ikuskari gisa).

Eskozia, Flandria, Katalunia, Veneto,… eta Euskal Herria.

Annak, ingelesez, adierazi zizkigun autodeterminazio-erreferendumaren gorabehera guztiak, edo ia guztiak.

Tokatu zitzaidan Bogatell ikastetxera joateko ondokoekin: Erwin (Flandriakoa) eta Luca (Venetokoa), gure lagungarri katalana Jordi Domingo abokatua eta ‘Constituim’ Plataformako bozeramailea izanik. Geratu ginen goizeko bederatzietan edo ikastetxetik azaltzeko.

Bilera ondoren RAI-k (italiarra) elkarrizketa bana egin zigun Fito eta bioi.

Neuk aipatutako puntuak: Kataluniako jendeak botoa eman nahi du, bozketa legala da, biharkoa autodeterminazio-eskubidea gauzatzeko erreferenduma da,  Espainiako Juan Carlos erregek sinatu zuen Espainiak onartzen zuela autodeterminazio-eskubidea, baita BOE delakoan agertu ere, jendea oso baketsua da, eta biharkoa eredu bat izango da Europa osorako…

(c) ICEceko bilera eta gero, Portugaletekoekin (Edurne, Ana eta Iñigo M.)

Denbora-pasa, paseatzen, oso lasai…

Kaleko elkarrizketa. Kasualitatez, RAIkoek ikusi ninduten eta beste elkarrizketatxo bat egin.

Puntuak: Zabaldu behar duzue hemen ikusten duzuen giro baketsua, jendea terrazetan zerbait hartzen… jende hau oso lasai dago…

Zergatik Quebec eta Eskozian autodeterminazio-eskubidea gauzatu zen eta hemen ez? Zein da arrazoia?

Autodeterminazio-erreferendumaren eguna

Goizeko 5:55etan SMS bat: Bogattell ikastetxean jende asko dagoela, batzuek bertan lo egin dutela, ingurua jendetza dagoela eta mesedez lehenbailehen bertara joateko. Tentsioak, nerbioak eta abar daudela nonahi…

6:45ean azaldu, Jordi itxaroten eta Tele 5 Cat.-eko bi hurbiltzen dira elkarrizketa bat egiteko asmoz. Jordik azaltzen die berton nazioarteko ikuskari bat dagoela eta niregana datoz: ICEC-eko naizela esan, ICEC-k Bruselan dauka egoitza nagusia eta herri desberdinetako jendez osatzen dugu organizazio hori. autodeterminazio-erreferendum hau legala da, Espainiar erregerena berriz aipatu, baita BOE kontua ere… Zergatik erabili nahi bide dute indarkeria jende baketsu horren aurka? Eskozian bai eta hemen ez? Zein da arrazoia?…

Bogatell eskola barruan goizeko 7etatik 21:00 eta piku arte egon gara… Tartean tentsio eta kezka handia… bereziki azken orduetan, beti pentsatuz etorriko direla dena kentzeko eta apurtzeko, … egun osoan zehar izan dugu informazio zuzena, bideoak eta abar.

Hiru biderrez etorri dira mossoak. Galdera batzuk egin hango arduradunei, eskolan sartu gabe, eskola inguruan babesteko egon den jendetzari (400 pertsona inguru goiz goizetik eguna bukatu arte) ezer egin edo galdetu barik… jende horiek beraiei txalotu eta alde egin…

(d) Erreferendum eta geroko erresaka (atzoko bi tanta besterik ez!

Els observadors internacionals denuncien ‘repetides violacions de drets humans i civils’ durant l’1-O

https://www.vilaweb.cat/noticies/els-observadors-internacionals-denuncien-repetides-violacions-de-drets-humans-i-civils-durant-l1-o/

L’ONU demana una investigació independent sobre la violència contra els catalans

Ho ha fet per mitjà d’un comunicat de l’Alt Comissionat de les Nacions Unides per als Drets Humans

https://www.vilaweb.cat/noticies/lonu-demana-una-investigacio-independent-sobre-la-violencia-contra-els-catalans/

Visca Catalunya Liure! Gora Katalunia Askatua!

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna joseba(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude