Ziardamendi, mon amour! (eta 4)

 

https://html1-f.scribdassets.com/5rpmjt5xfk53hu6w/images/1-d0dfcabd01.png

Ikus Ziardamendi, mon amour!, Ziardamendi, mon amour! (2) eta Ziardamendi, mon amour! (3)

Segida:

Non egon daite(z)ke Felix Arbulu Bilbao-ren gorpua edo gorpuzkinak?

Hiru aukera daude:

  1. ADN aurkitu ezinean, topatutako eta analizatutako bi eskeletotatik bat Felix-ena izan daiteke. ADN ikertzeko teknologia aurreratu ahala, baliteke bi eskeleto horietatik bat Felix-ena izatea. Hortaz, ADN ikertzeko teknologia hobea beharrezko izango da…, printzipioz gure eskutik kanpo…, baina aukera irekia!

  2. Ziardamendin topatu ezin genuen beste hilobi batean geratu ziren bost eskeletotatik bat Felix-ena izan daiteke. Metal-detektore edo/eta geo-erradar egoki bat beharrezkoak izan daitezke… Aukera irekia, baina oso posiblea!

  3. Derioko hilerrian dauden sei gorpuzkinak, benetan, nori dagozkie? Santutxukoei? Nola jakin hori? Horietako bat Felix-ena izan daiteke. ADNko ikerketa beharrezkoa da… Aukera irekia eta posiblea!

Ez dago aukera gehiagorik.

Denborak eta benetako gogoek esango dute!

Edozein egunetan Ziardamendiko pagadi txiki ederrean elkar ikusiko dugulakoan edo/eta Kataluniako independentzia Euskal Herriko edozein txokotan elkarrekin ospatuko dugulakoan, ez adiorik!

PS: Mila esker, benetan, 2011n, Etxebarrin hasitako abentura honetan ezagutu ditudan guztiei. Eta ezagutuz haratago, zuen laguntza eta adisketasunaz gozatu dudanagatik, hitzak ez ditut aurkitzen!

Ad Majorem Vasconum Libertatem!

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude