Hamaika (10+1) urte eta gero hau…

2006an:

Joseluis-ek puntua jartzen: Erabakitzeko eskubideaz

2017an:

Euskal progresia puntua ezabatzen:

(i) UPVko progresia:

EUSKAL HERRITIK KATALUNIAKO ERREFERENDUMAREKIKO ELKARTASUNA

http://www.activism.com/es_ES/peticion/elkartasuna-kataluniako-erreferendumarekiko-apoyo-al-refer-ndum-de-catalunya/196703

(…)

U-1ean, erabakitzeko bere eskubidea burutzea nahi duten Kataluniako herritarren eta, bestalde, eskubide hori eragotzi nahi duen Estatuaren arteko talka gertatuko da. (…)

Erreferendum horren alde deituko diren mobilizazioekin bat egin nahi dugu: Bartzelonan bertan, iraileko 11ko Diadako deialdiarekin eta, bereziki, hemen gure artean Gure Esku Dagok irailaren 16rako Kataluniaren erabakitzeko eskubidearen alde Bilbon deitutakoarekin.

(ii) GED-ko progresia:

http://gureeskudago.eus/eu/berriak/orokorra/demokrazia-eta-erabakitzeko-eskubidea-babesteko-unea

Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea babesteko unea

Kataluniak abagune historikoa bizi du. Gehiengo zabalez, etorkizuneko estatus politikoa erreferendum baten bidez erabaki nahi du datorren urriaren 1ean. Demokraziarekin eta erabakitzeko eskubidearekin konpromisoa duen edonor ezin da ezer esan gabe gelditu Kataluniako egoeraren aurrean. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea daude jokoan. Biak babesteko unea da.

Gure Esku Dagok demokrazian eta erabakitzeko eskubidearen defentsan oinarritzen den ekimen bat abiatu du. Urriaren 1eko erreferendumari babesa ematea da ekimenaren helburua. Izan ere, erreferendum hori Kataluniako herritarren borondate demokratikoaren ondorio da.

Une historiko honetan, Kataluniako herriarekiko elkartasun nahia euskal herritarren artean nagusi delakoan, manifestazio jendetsu bat antolatzea da Gure Esku Dagoren asmoa. Manifestazioa irailaren 16an egitea aurreikusi da, Bilbon. Mobilizazioa herritarra, anitza eta bateratzailea izango da, eta erabakitzeko eskubidearen alde dauden sektore guztiak barnebiltzeko borondatea du. Kataluniako egoera hurbiletik jarraituko dugu datozen asteotan eta, irailaren hasieran emango ditugu xehetasun gehiago, unean uneko testuinguruaren baitan.

(,,,)

(iii) ELA-LAB progresiarekin bat (‘puntu’ horretan):

Ikus esaten dutena eta nire erantzuna hemen: ELA-LAB-eko adierazpena

(iv) Lelokeria, absurdua, magia?1

Gabriel Aresti-k:

Nahiz eta bi milioi lagunek behin eta berriz tontakeria (edo lelokeria?) bat errepikatu,

tontakeriak bere horretan segitzen du.”

Anatole France-k:

If fifty million people say a foolish thing, it is still a foolish thing.

Dirudienez, absurdu kontzeptual eta intelektual bat euskal progresiak ad nausean errepikatuz, agian magiaren bidez?, eskubide bilakatu nahi du Granada honetan.

Gure aldetik, alta, Puigdemont-ekin bat egin nahi dugu: Mandangazale guztiok, irakur arren!

Izan ere, Kataluniako autodeterminazioaren aldeko erreferenduma da defendatzen duguna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

− 3 = 1