Nora goazen…

Hasierarako, ikus ondokoa: Nondik gatozen (batzuk, noski!)

Bereziki hauxe:

(iii) EPI-tik ICEC-era

Datuak: In 2013 ICEC promotes an international petition collecting 640.000 signatures demanding European Institutions to warrant the normal exercise of the right to self-determination within the EU.

Oharra: Euskal Herrian ez zen bildu boto bat ere ez, zero.

Boikota? Bai, erabatekoa gainera1

Segida:

Nola gertatu zen aipaturiko boikota?

Demagun zenbait datu:

In http://www.berria.eus/paperekoa/1832/014/003/2017-01-20/autodeterminazioa_eztabaidagai_bruselan.htm

(Bai, badakit, blog honetan nik ez dut inoiz onartu, ez onartuko, ez-izenez sinatzea. ‘Gauzak’ argi eta garbi esan behar dira, izen eta guzti.)

Baina segi dezagun aurrera, zeren boikota ulertu ahal izateko, hurrengo iruzkinak oso adierazgarriak baitira. Gainera erakundeak eta pertsonak, izen eta guzti azaltzen dira…

(i) San Antolin 1

Ez nau batere harritu Deia bezalako medio batek gai hau ez jorratu izanak. Benetan harritu blog honetan nautenak Berria eta Naiz izan dira, Angel Oiarbideren agerraldia baino ez dietelako azaldu euskal irakurleei. Akaso euskal hautesle eta irakurleek ez dute eskubiderik europar parlamentuan autodeterminazioaz hitz egin denari buruz ezer jakiteko?

(ii) San Antolin 1

Tamalgarria da Gure Esku Dagoren atal internzionalak ez parte hartzea ICECen bileretean eta zereginetan. Badakigu 2015ko ekainean ICEC-en gonbidapena, Bernard Daelemnas flandiarrak egindakoa, atzera bota zuela GEDren atal internazionalak EITBren Bilboko egoitzan, eta Nazioen Mundua delako mugimenduak ere albo batera utzi zuela autodeterminazio eskubidearen aldeko europar nazioen mugimenduan parte hartzeko aukera.
Beharbada eskoziarren, ipar irlandarren, flandiarren edo katalanen ereduak eta bideak palestinarren, kurduen eta kubatarren ereduak baino etekin gehiago eman gaitzakete autodeterminazioaren eta independentziaren bidean.

(iii) Kepa San Antolin 1

Nik ez dakit GED ICEC barruan sartuta dagoen ala ez, baina bai badakit harreman estuak mantentzen dituela ICECekin. Horren froga da Angel Oiarbidek parte hartu zuela lehengo astean Bruselako Europako Parlamentuan.

(iv) San Antolin 1 Kepa

Nola azaltzen duzu 2015ko udan ICECn parte hartzeko gonbidapenari ezezko borobila ematea GEDk EITBko egoitzan eta era berean harreman estuak mantentzea? Beharbada ICECkin baino EH Bilduko europarlamentariarekin harreman hobeak izango ditu Bruselako parlamentura iristeko. Gainera Angelen agerraldia azken orduko kontraprogramazioa izan zen, Bilduko gonbidatu bezala Mario Zubiaga agertzen zelako azken egunera arte. Beharbada Mariok ezbeharren bat izango zuen eta ordezkoen aulkitxotik Angel atera zuten, baina ez ICEC-ek gonbidatuta.

Afera argituz doa, pixkanaka bada ere.

Niri neuri oso ezagunak, ezagunegiak!, egiten zaizkit (balediko?) azpijoko maltzur horiek.

Orain dela 25 urte Bai independentziari mugimendua lurperatu zutenean joko ziztrin bertsuak erabili zituzten.

Denbora hartako ‘kontrolatzaileak’ hauexek ziren: IB (correveidile, kontakatilua), AE (komisarioa) eta bukaeran JA (azken komisarioa).(Haiek badakite, guk ere bai.)

Baina nagusiak, agintzen zutenak, atzean zeuden, orain bezala!

Gehigarriak:

Iraganekoak:

Euskal Herria: 25 urte galduta

Gutxienez, 25 urte galduta

Aritmetika (for beginners, hasiberrientzat)

Aurrera begira:

Autodeterminaziotik aitzina

Autodeterminazio eskubide unibertsala da funts eta oinarri bakarra

Kosovo eta autodeterminazioa: eztabaida ala nahasketa?

Prest ote gaude beste 25 urte galtzeko?


1 Honela antolatu bide zuten boikota: (i) EPI, hots, European Partnership for Independence martxan jartzea zen hasierako helburua eta euskaldun batzuk independentziarekin (sic) ados ez zeudenean izena aldatu behar zela aipatu zuten: EPI delakotik ICEC (International Commission of European Citizens) delakora . (ii) Hala ere, sinadura bilketa EHn ZERO izan zen. (iii) Bi ordezkarik (ezagunak diren TR eta UU) Flandriako ICEC-eko bati esan zioten ez zeudela ados ICEC delakoarekin

segida nahiko ezaguna da…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude