Le Figaro delakotik euskal prentsara

Le Figaro

(Carles Puigdemont-i egindako elkarrizketa)

Figaro Inter @Figaro_Inter

Carles Puigdemont : “Le droit à l’autodétermination existe !” par @mdetaillac http://www.lefigaro.fr/international/2017/07/23/01003-20170723ARTFIG00121-carles-puigdemont-le-droit-a-l-autodetermination-existe.php … via @Figaro_Inter

2017 uzt. 24

Azaldu dute elkarrizketa BERRIA.eus-en?

Irakurri al duzu elkarrizketa hau (“Le droit à l’autodétermination existe !“) Berria.eus delakoan?

Hauxe da irakurri ahal duzuna:

Kataluniako prozesu subiranista 2017-07-24

Puigdemont: “Auzitegi Konstituzionalak debekatzen badu ere, ez diogu uko egingo erreferendumari”

 “Espainiak hartzen dituen neurriak hartzen dituela ere Katalunian erreferenduma egin egingo dutela ohartarazi du gaur Carles Puigdemontek Le Figaro egunkarian argitaratu duten elkarrizketan.”

Baina elkarrizketa bera ez, ezta elkarrizketaren titulua ere! Le Figaro delakora joan behar duzu eta ordaindu eta gero bai…

Zer dela eta?

Argitaratu dute elkarrizketa NAIZ.eus-en?

Naiz-eus delakoan hauxe irakurri ahal da:

Puigdemont asegura que no renunciarán al referéndum «aunque lo prohíba el TC»

Hauxe irakur dezakezu:

“Si el Tribunal Constitucional me inhabilita, como puede hacer, no aceptaré esta decisión. Solo el Parlament me puede suspender», ha afirmado Carles Puigdemont en una entrevista a ‘Le Figaro’.”

Ez elkarrizketa bera, ezta elkarrizketaren titulua ere!

Zer dela eta?

Litekeen zer dela eta? delakoaz

Badakit, ongi jakin gainera, hala Berria nola Gara oso mandangazale1 direla. Segur aski lehian (oso lehia estuan) mandangazale handiagoa izan daiteke Berria… Ez diferentzia handiarekin, noski.

Froga bat egiten ari naiz eta apustu batzuk egin ditut zenbait lagunekin, mandanga dela kausa eta berorren azalpenaz euskal prentsan.

Nahiko adierazgarriak dira datuak! Egunen batean argitaratuko ditut.

Bien bitartean, hona hemen Carles Pouigdemont-i Le Figaro-k egindako elkarrizketa osoa, titulua eta guzti!: Mandangazale guztiok, irakur arren!

Badaezpada ere, gogoratu ondoko hau ere: Zentsurak zutik dirau


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude