Back to the future. Atzera etorkizunerantz

Etorkizunerantz itzultzen ari da Granada hau…

Horixe ote Euskal Herriko (ia) ekonomialari, politikari, kazetari eta progre guztiek nahi zutena?

Dudatan egoteko, irakur azken urte luze hauetan horiek guztiek ‘derecho a decidir’ delakoaz, aka, mandangaz1 plazaratutakoak! Zabor hutsa besterik ez!

Lotsagarria? Lotsatuko al dira?

Ez, segituko dute beren amaigabeko hitzontzikeriatan, behin eta berriz mandanga errepikatuz. Ez izan inongo dudarik!

Zergatik? Ezjakintasuna ausartegia delako.

(Progre horietako askok, gehiegik, orain dela zenbait urte behin eta berriz errepikatzen zuten beste lelo desberdin hau: autodeterminazio eskubidea! Zer dela eta aldaketa sakon hori? Ah, Granadako misterioak… eta progreen aldaerak!)

Urte horietan guztietan ibili naiz Gabriel Arestik lelokeriaz edo tontakeriaz idatzi zuenaren bila eta, orain arte, ezin topatu.

Baina, zin dagit, ez dakit non irakurri nuena hauxe dateke, gutxi gora behera:

Nahiz eta bi milioi lagunek behin eta berriz tontakeria (edo lelokeria?) bat errepikatu,

tontakeriak bere horretan segitzen du.”

(Baten batek Arestiren aipua aurkituko balu, eskertuko nioke niri bidaltzea. Mila esker!)

Bien bitartean erabil dezagun ondoko hau:

If fifty million people say a foolish thing, it is still a foolish thing.

(Anatole France)

Mandanga? A foolish thing!

… exigint autodeterminació (no dreta-decidir-mandangues2 


1 Mandagaz, hots, ‘derecho de decidir’ delakoaz, ikus hasiera hau: Derecho a decidir… mandangas! Gehiago UEUko blogean.

2 En cañí: tonterías, cuentos.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

50 + = 54