Azken lubakia, Enkarterri

Enkarterrikoa naiz, Ibar Ezkerrekoa, Santurtzikoa, Balpardakoa, alegia, Euskal Herrikoa…

Ikus ondoko linkak:

Enkarterriko kronika

Euskal Herria, Enkarterri, Ibar Ezkerra, Santurtzi, Balparda

Santurtzi, Portugalete, Somorrostro (Muskiz), Barakaldo, Enkarterri: In Insula Maris

Gehigarriak:

(a) Balparda bihotzean1

(b) Define yourself! Definitu zeure burua!

(c) Gehigarria: My motto (ene lema)

Donejurgi ez-izenarekin sinatu dut neure lan askotxo, beti benetako izenarekin batera: Ospatzeko eguna

Donejurgikoa izanik, harrotasunez, ez inongo harrokeriaz, esan dezaket badakidala zer dakidan, argi eta garbi: UEU: 2012ko ikastaroa Iruñean

Kasurako, 2017-06-29an ikusi nuen ‘Azken trintxera’ dokumentala, sorry, ‘La última trinchera2, eta… Ez, honetan ere ez, ez dute asmatu. Nahiz eta dokumentu berri batzuk erabili, lana ez da batere ona. Pena handia. Aukera on bat galduta, beste bat.

Hoberena, azkenean agertu zuten ‘Manifiesto de Trucios’ delakoa, aspalditik ezaguna daukaguna: Manifiesto de Trucios – Wikisource

Lekukotasun berezia:

Gure amak behin baino gehiagotan esan zidan moduan, Balparda inguruko landetan zeuden zuloak gerla denboran hegazkin italiarrek botatako bonben ondorioak izan ziren. Nik ezagutu nituen zulo horiek…

Amak hauxe ere esan zidan. Hegazkinek belardietan behiak zaintzen zegoen jendea, alegia, hiritar zibilak metrailatzen zituztela, gazteak, bera barne, zubi batzuen azpitik babesa lortuz…

(Eta haren nebari zegokionez, ondokoa, alegia, Angela Arbulu Bilbao: “Nebaren gorpua azaldu izan balitz bakean nintzateke, baina horrela ezer ez3)


Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude