Abertzaleen drama

Sarrera gisa, ikus Jende arruntaren botoa

Segida:

Tragedia. Drama. Hona hemen abertzaleen drama:

Alderdikeriaz erabiltzea herri oso baten autodeterminatzeko1 daukan eskubidea, eta horrela aukera kolektiboa alferrik galduz, soilik espazio politikoa markatzeko interesagatik aritzea

Dramaren erro modernoak: karlistadak.

(a) Lehen eta (b) bigarren karlistadak, non Foruak deuseztatzeko espainolek bi gerla odoltsu eta luze egin behar izan zituzten (eta, hala ere, ez zuten lortu foruak erabat ezabatzea). Baina euskaldunak politikoki galdurik…

(c) Hirugarren karlistada, non gudariek hein handi batean Espainiako errepublikaren alde borrokatu zuten, noski bazeuden salbuespenak, Kandido Saseta komandantea tartean2

(d) Laugarren karlistada, non ezker abertzale ofizialak Espainia aldatzeko hainbeste aldarrikapen eta mugimendu egin dituen3

Orain, beste ‘saiakera’ baten aurrean gaude.

Orain badakigu, azkenean!, Euskal Herrian ez dagoela herririk, zonbiz  edo beteriko ‘mapa4‘ (sic) bat besterik ez dela Euskal Herria.

Eta horrela doa Granada hau, hanka-sartze batetik hurrengo batera, gero eta sakonagoa izango dena.

Baina, lasai… denok pozik, dena dago gure esku.

Dena?

Zer dago gure esku? Bai, Gure Esku Dago: zer?


1 Bantuzko hizkeraz asmaturiko mandanga nonahi erabiliz: ikus Euskara bantuzko hiztegi berria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude