Euskal Herria grabitaterik gabeko egoeran

Sarrera gisa, ikus Grabitate erdigunea, Katalunia

Segida:

Grabitaterik gabeko egoera, Kupoaren afera ‘bilateralki‘ onartu eta gero:

Grabitaterik gabeko espazio berezi horretan non Granada, sorry Euskal Herria kokatzen den, bi aldarrikapen dira nagusi:

1) Alde batetik ‘torcido a decidir‘, aka, mandanga1, sakontasunik sakontasunenean soilik oso adituek ulertzen omen bide dutena

2) Beste aldetik Gure Esku Dago delakoa, ez dakigu, alta, zer dagoen gure esku (Gure Esku Dago: zer?)

Argitasun bila, PNVren inguruan bueltatxo bat eman dut:

(a) Ortuzar jaunak: (in Estatus berria (eta mandanga)?

¿Se siente presionado por las consultas de Gure Esku Dago, por las que preguntan por la independencia?

-En absoluto. Es más, me preocupa que no se está consiguiendo un respaldo social como a mí me gustaría. Seguramente, porque no están bien enfocadas.

¿A qué se refiere?

-Algo no estamos haciendo bien, y me incluyo, cuando los índices de participación se sitúan en veintipico por ciento en zonas abertzales.

¿Es por la pregunta…?

-(Interrumpe) No sé, o porque no hay un contexto adecuado… No es un reproche a la organización.”

(b) Ardanza jaunak: (in “Mugimendu sozialek ez dute indarrik hartuko goian ez bada akordiorik”)

Mezu batzuk:

Lehendakari izanik eta ikusita gaur egun zer giro dugun, etxean geratuko nintzateke…

Denbora bat behar da abertzaleok ulertzen hasteko, konfiantza hartuz joateko. (…) Belaunaldi bat beharko dugula pentsatzen dut. Beste gauza bat da tarteka akordio batzuk lortzea.

Mugimendu sozial berri batek gizartean oraindik ez du prestigiorik herri bat handik edo hemendik eramateko, edo esateko zer komeni den. Gai politikoetan, gure herriak nori jarraituko dio? Alderdiei. Gure jendea ideologikoki alderdiekin dago identifikatuta. Mugimendu sozialek ez dute indarrik hartuko goian ez badago akordiorik; hori izan ezean, denek ikusiko dute zeinen morroi modura doan. Gure herria horretan doktoratuta dago.

… Jaurlaritza indartsuago bat behar da, eskumen gehiagorekin, eta segurtasun juridiko handiagoarekin ere bai, gaur egun Gernikako estatutua ez baita betetzen, eta dena zalantzan jartzen baitute; erabakitzeko eskubidearen aitortza espresuki jaso beharko da; Madrilekin alde biko harremana ere behar da, berdintasuna bermatzeko, foralitatean-eta beti eduki dugulako alde biko harremana; eta estatuaren izaera nazioaniztuna onartu beharko litzateke.

Estatu bazara, ez duzu eztabaidatu beharrik lehen aipatutako guztia. Baina nola lortzen duzu estatu izatea? Joan gaitezen pausoka-pausoka, ez dezagun jar gure azken helburua lehen eskaileran. Hemen ez dakit zenbat eskailera igo behar diren, ehun edo berrehun; banaka igo behar dira. Bestela, ez zara helduko inoiz, ez dizute utziko, ez zara ados jarriko…

Gure alderdiak euskal bidea du, eta beti martxan eduki du. Ez zaigu joan txarto. Heldu garen tokira heldu gara. Orain, estatus berri bat nahi dugu, akordio sakon baten bitartez lortutakoa. Badakigu akordioak ez direla aho batekoak izaten, baina abertzaleen eta besteen artean zubiak eraiki behar dira. Bestela, ez dago zereginik.

… Esaten zidaten independentziari espresuki uko egiteko, orduan hasiko ginela serio hitz egiten. Nik erantzuten nien egin nezakeela uko, baina taktika moduan. Kontsentsu handi hori balego, orain ere berme modura esan nezake ez nukeela sezesiorik planteatuko, baina aldizkarian ere badiot belaunaldiei buruzkoa. Nik orain esango banu azken-azkenean independentzia eta euskal estatu bat izatea nahiko nituzkeela, akabo! Beste argudio denek ez lukete ezertarako balioko. Esango ligukete hau dena engainu bat litzatekeela eta ez legokeela zereginik. Gure belaunaldiak argi eta garbi du zer nahi duen. Orain agintean den belaunaldiak dio estatus berri bat nahi duela, akordio zabalenarekin lortutakoa. Pentsatzen dut oso bide ona eta egokia dela hori, eta ez du merezi gehiago iragartzerik.

[Andoni Ortuzarrek-eta aipatzen dute euskal estatua…]

Jakina, gure horizontea hori izan delako beti. Tresna gehienak izan behar ditugu erabakiak hartzeko. Guk estatutua onartu genuenean, artean ez zegoen Europako Batasuna. Gero eta burujabetza gutxiago dago. Hemendik 25 urtera zer? Ez dakit. …”

Bapo!

Orain nire duda guztiak desagertu dira, eta zoriontsu bilakatu naiz, pozez gainezka bainago.

Orain hauxe besterik ez zait falta: PNVko karnetaren bila joatea!

Baina, horreur…

Azken duda existentziala:

A. E. zenak, ia egunero faltan botatzen dudanak errepikatzen zidanez, “Ardanza es la sombra de la inteligencia.”

Mekaguen sos, berriz dudatan! Ez dago erabakitzeko derechorik (ezta erabakitzeko torcidorik ere ez!).

Hau dunk hau!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude