Mandanga zaharra 1931n

Enkarterrikoa naiz, Santurtzikoa, Balpardakoa: Enkarterriko kronika eta Euskal Herria, Enkarterri, Ibar Ezkerra, Santurtzi, Balparda

Ideia argiak ez edukitzea, kasu, espainiar hutsak eta sasi ezkertiarrak diren Podemos-koekin lanean aritu nahi izatea, neokarlista berriek espainiar parlamentua ‘aldatu’ gura izatea, ‘derecho a decidir’ aka mandanga1 bultzatzea nonahi (baita gaurko Aberri Egunean ere!), … ez dira soilik ideia okerrak baizik eta oso arriskutsuak…

Izan ere, Enkarterri honetan mandanga-ren moduko esperientzia bat izan genuen 1931n: Mandanga zaharra.

Testuingurua:

Hegoaldeko lau herrialdeetarako estatutu berri bat proposatu zuen Eusko Ikaskuntza-k, Estatuto de Estella edo Lizarrako Estatutua izenarekin ezagutua2.

estatuto de estella bilaketarekin bat datozen irudiak

Laster hasiko zen haren aurkako erasoa.

Hona hemen dokumentu berezi bat: EL PROYEcTO AUTOnóMicO EncARTADO DE 1931

Eusko Ikaskuntza-k prestatutako estatutuaren aurka, ‘Estatuto de la Libertad’ (sic), ‘Estatuto de las Encartaciones’ (re-sic) bultzatu zuten, helburu soil batekin, alegia, egon zitekeen hego Euskal Herriko lurraldetasun bateratua apurtzeko asmoarekin.

Denbora hartan, Encartaciones eskualdeak ba omen zeukan bere ‘derecho a decidir’, bere mandanga zahar berezia!

Bihar etzi berdintsu edo eta are okerragoa gerta liteke, zeren autodeterminazio eskubidearen erabat kontrakoa baita ‘derecho a decidir’, mandanga berria.

Bihar etzi, Bizkaia, Enkarterri, Santurtzi edo eta nahi dena izan ahalko litzateke aitzakia.

Kontuz, beraz!

Mandanga berria salatu behar da, behin eta berriz, inongo dudarik gabe!

Hori dela eta, hauxe planteatu dut, aspalditik gainera: Autodeterminazio eskubidea eta Konfederazioa


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

+ 15 = 18