Diru Teoria Modernoa Espainian

Espainiarrak ikasten ari dira, dudarik gabe…

Gutxi badira ere, batzuk jadanik plazan azaldu dira eta argi eta garbi hitz egiten dute.

Hona, besteak beste, bi tanta adierazgarri:

(i) J. Laborda

Azken idazkia: “No Dijsselbloem! Nosotros les hemos subsidiado1

Horretaz ez zen hitz egiten 1990eko hamarkadan.

Orain ‘edozeinek’ salatzen du eurogunea, eta hori pozgarria da, benetan.

(ii) E. Garzón

Kasurako, honako lan hau: Crítica al libro de Rallo “Contra la Teoría Monetaria Moderna2

Horretaz ere ez zen hitz egiten 1990eko hamarkadan.

Orain batzuek DTM aipatzen dute, eta hori oso pozgarria da.

Aipaturiko bi autoreek DTM defendatzen dute, gero eta gehiago, gainera.

1980ko eta 1990eko hamarkadak oso gogorrak ziren, ekonomiaren ikuspuntutik. Ortodoxia zen nagusi, are gehiago Euskal Herrian.

Iluntasuna nonahi. Ezjakintasunean murgildu behar zen. Nora jo? Alde batetik bestera: hasieran John Kenneth Galbraith, Samuel Bowles, …, geroago zirkuitu teoriako Bernard Schmitt eta haren taldea, …harik eta Michael Hudson topatu arte.

Eta Hudson-engandik, zuzen DTMra.

Bill Mitchell, Randall Wray eta bereziki Warren Mosler ‘hortxe’ zeuden, nahiz eta ezagutu ez.

Hona hemen lekukotasun batzuk: Eskutitza, EBz eta O tempora, o mores!

DTMz ezer ez zekien honek honelakoa plazaratu zuen BERRIAn, Euskoak, euroak eta abar...3

Geroago, zertxobait ikasi dugu DTM-koen bidetik… ez gara umezurtz geratu: Umezurtz?

Espainiar batzuek ere ikasi dute, bistan denez.

Galdera: Non daude euskaldunak? Zertan ari dira?


3 Ikus https://www.scribd.com/doc/256157796/Euskoak-euroak-eta-abar. (Tontxu Campos barakaldarra Lakuako gobernuko kontseilaria zen denbora hartan.)

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna joseba(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude