Kataluniaz hitz batzuk

UEUk aurten plazaratuko duen liburu berri batez (“Ikasgai sozioekonomikoak Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik“) hitz egin dugu jadanik1.

Liburu horretan, dagokidan kapitulutik, eta Kataluniari dagokionez, hona hemen plazaratuko dudan apurra, oraindik zirriborroa izanik.

Kataluniaz hitz batzuk

Hasteko, hitz bi autodeterminazio eskubideaz, linkean2:

Katalunian Warren Mosler3 eta Bill Mitchel4 egon dira.

Segida:

Kataluniaz luze aritu gara UEUko blog honetan. Ikus, besteak beste, ondoko lan adierazgarriak:

(i) Katalunia independentziaranzko bidean: Katalunia independentziaranzko bidean

(ii) Politikoki inbidia sentitu dugu: Inbidiaz begiratutako ‘prozesua’

Ekonomia arloan, neoliberalismoa azaldu da Katalunian:

(a) Xavier Sala i Martin-en bidez: Kataluniaren txanda (5) eta Ortodoxiak ongi kobratzen du

(b) ERC-ren bitartez: Ezkerra neoliberalismoan murgiltzen denean…

Ondoko lanetan gauza bertsua ikus daiteke: Katalunia: gobernuaren finantza estrategiaz, independentziari begira5 eta Eguberriko zipriztinak6.

Hala ere, ekonomia arloan ere oasi moduko bat azaldu da: Katalunia: ekonomia pixka bat.

Euro eta moneta propioaren inguruan lan sakonak azaldu dira Antoni Soy-ren eskutik. Ondoko linketan azaldu dena garrantzitsua da oso: Kataluniako independentziaz bi hitz, Referenduma eta haustura eta Antoni Soy-ri egindako elkarrizketa.

Hemendik aurrera prentsa artikuluetan ere egongo da Soy ekonomialari katalana: Antoni Soy, Directa-n.

Eskoziari buruzko atalean ikusi dugunez7, DTMkoek, eta Mosler-ek bereziki, abisua eman zuten. Eskoziako kasua ikusi ondoren, Katalunian gauza bertsua gerta ez zedin: Eskozia eta Katalunia: DTMkoen abisua.

Horrez gain, Mitchell-ek modu zehatz batez ukitu du Kataluniaren gaia, moneta propioaren erabilera aldarrikatuz: Katalunia eta DTM.

Azken finean, hala Eskozian nola Katalunian sakoneko ‘puntu’ berezi batean datza afera nagusia, eta puntua, nahitaez, ukitu behar da, analizatu behar da: Puntua’.

Izan ere, politikoki Kataluniako bilakaera eredugarria izan bada ere, arlo ekonomikoan noraezean dago (soilik Antoni Soy-k eta beste gutxi batzuek dakite zertan ari diren), eta egoera hori kezkagarria da oso.

Espero dezagun ekonomian egon diren desbideratze neoliberal mota guztiak gaindituak izango direla, eta politikan bezala, ekonomian ere eredugarria izan dadin. Hala biz!

(Honaino aipatutako liburu berri horretarako zirriborroa.)

Gehigarriak:

(i) Autodeterminazioa dela eta, ikus linkean8

(ii) Antoni Soy-z: Bilbo Hiria eta Hala Bedi irratiak (7)

(iii) Ekonomiaz eta politikaz: Independentziaren garaia politikan eta ekonomian

(Euskal Herrirako, eta eusko berrirako, aipatu duguna mutatis mutandis esan daiteke Kataluniarentzat, eta haren moneta propioarentzat, edozein izan daitekeelarik haren izena.)

http://www.berria.eus/argazkiak_jarraia/egunekoak/2017-03-16/zaldieroa.jpg


1 Ikus Fedea eta agnostizismoa Euskal Herriko politikan eta ekonomia.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude