Euskal ‘ereduaz’ hitz bi

Ibarretxe jaunak (in «Euskal eredua» birsortu1)

Egia da guztiok interdependenteak garela sistema konplexu batean, baina egia da, halaber, euskal gizartearen zati garrantzitsu batek munduan presentzia propioa duen beste edozein herrialde bezain interdependente izan nahi duela. Hori guztia uste dugulako Euskadi Herrialde gisa, EBko kide diren beste herrialde batzuek duten independentzia/dependentzia maila berarekin, politikoki gomendagarria ez ezik, ekonomikoki bideragarria eta sozialki orekatua ere izango litzatekeela.”

Itzulpena:

Alegia, Euskadi (ez dago argi artikuluan Baskongadak ala Euskal Herria bere osotasunean aipatuak diren) Espainia edo/eta Frantzia bezalakoa izatea, non Troika nagusi den eta agintzen duen, Alemaniaren onarpenarekin, noski.

EBn, noski, non austeritate neurriak apartekoak diren: betidanik Ibarretxe jaunak onartu bide duen egoera: Kataluniako ERC-k aspalditik onartu duen egoera bera (eta, laster?, EHBilduk onartuko duen egoera berbera, Syrizaren ‘mirakuluzko’ bilakaerari segituz).

Zer esan Ibarretxe, Urkullu eta PNV-koen paradisuzko Europaz (alegia, Eurolandiaz), non langabezia oso garaia den, non ez dagoen inongo ‘autonomiarik’ finantzan eta inbertsio sozialetan (mozketak baizik)?

Lehen ‘derecho a decidir’ (sic) delakoarekin, aka, euskara bantuzko manadanga2-rekin gertatu zen antzera, orain, berriz ere Euskadiko progresia prest dago Ibarretxeren azalkeria plan sakon gisa hartzeko, onartzeko eta zabaltzeko.

Ekonomia? No problem! Ibarretxek esango digu! Aditua baita horretaz ere! Segur aski espainol batuan, badaezpada ere.

AD, alegia, autodeterminazioa?3 Zertarako, mandanga daukagunean?

Independentzia, noiz? Lasai!

Eta horrela doa bizitza Euskadi honetan (ala Bakongadetan? Ala Euskal Herri osoan). Orain, gainera, badaukagu lider bat: Ibarretxe jauna!

Gu geu prest gaude!

Guztiok prest? —> Prest gaude! Zertarako?

Gehigarriak:

EBko paradisuaz: Alemania, Frantzia eta eurogunearen etorkizuna eta Eurolandia? Ez, mila esker!

Moneta propioaz: Eskozia independentea eta moneta propioa eta EHexit (1990eko hamarkadaren hasieratik)


1 Erdaraz ere badago, badaezpada eta guztiok uler dezagun!: Recrear el «modelo vasco».

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude