Prest gaude! Zertarako?

Prest omen gaude1

Erabakiaren bidean asko ari gara ikasten. Ikaragarri. Beste gauza askoren artean, ikasi dugu Gure Esku Dago bezalako dinamika batek malgua izan behar duela, unean uneko testuingurura egokitu behar duela, eta, beraz, ezin duela epe ertain eta luzera begirako plangintza itxi bat (sic) diseinatu. Horregatik, Prest-ek 2017a du ardatz, eta datorren urtean egin beharreko lanean jarriko dugu indarra orain. Hortik aurrera, testuinguruak berak eta 2017an egindako lanek markatuko dizkigute aurrerantzean eman beharreko pausoak.”

Alegia, euskara klaruan hauxe (in Mandangaz arituz):

Segida:

Ortuzar dice que el nuevo autogobierno debe reconocer el derecho a decidir”

Zertarako?

Mandangaren bidez, hots, ‘derecho a decidir’ delakoaren bitartez, Euzkadiko biztanleriak, alegia, Baskongadetako jendeak, PNV-ren estatus politiko berria, esan nahi da, Baskongadetarako estatutu berria onar dezan.

Eta gero lasai…

Bukatu da fandangoa, biba Berango!

Mandanga horretarako jarri zuten martxan Ibarretxe jaunak, PNVk eta EHko progre guztiek, barne, ‘ezker abertzale’ ofizialekoek…

Gero, gutxienez beste hamarkada bat lasai…, ez dago presarik…

Autodeterminazio eskubidea? Arren! Hori txorakeria da! Lekuz kanpo dago!

Independentzia? Mesedez! Hori lekuz eta denboraz kanpo dago.

Dudak? Faborez! Guk, benetako ezkertiarrok, geure eginkizuna bete dugu, Donald Trump-en garaipena zorionduz behar den lekuan eta moduan…

Eta horrela doa bizitza euskal paradisu berrian, eta dirudienez, denok pozik…”

Zeren bidean asko ari baitzarete ahanzten. Tartean honako hauek (in Erdia gehi bat):

Hortaz,

(a) Autodeterminazio eskubidea

(b) Demokrazia

(c) Erdia gehi bat

Ondorioz,

(d) Independentzia, nonahi”

Nonahi, hots: “… in Catalonia, Scotland, Quebec or anywhere else that holds one.”

Zeren aspaldian idatzi genuen bezala (in Galderatxo batzuk):

Kontua hauxe da:

XXI. mendean gaude, independentziaren mendean: Brexit -zeinaren bitartez, autodeterminazio eskubidea Europan praktikatu den, argi eta garbi-, Katalunia, Quebec, agian Eskozia -baldin eta ekonomiaz jabetzen badira-, …

Ez gaude hemen Baskongadetarako estatutu berri bat lortzeko, Espainian estatus berri bat, via Urkullu, Ortuzar eta Ibarretxe-ren gehi progre askoren derecho a decidirdelakoaren bidez, aka, mandangaren bitartez. Beranduago, Espainiako legedia onartuz, ‘subiranotasuna’ partekatuz (sic), Baskongadetako estatus berri hori jendeak onar dezan.

Afera, berriz, Euskal Herriaren independentzia da, ez besterik!

Independentziarako, epe laburrerako eta ertainerako (espero dezagun ez oso luzerako!),

(i) Diseinu zehatz bat behar dugu

(ii) Ez diogu inoiz itxarongo testuinguruak, aka, PNV-k, esango digunari

Izan ere, hamaika hitzalditan2 errepikatu dudan moduan,

Quosque tandem?

Aunque la izquierda abertzale la constituyeran solo cuatro,

debería tener un plan, un proyect, una hoja de ruta,

un contacto constante con otras fuerzas

y un recorrido por todo el mundo para dar a conocer sus objetivos”

(Javier Sádaba)

Eta hitzaldi horietan guztietan esan dudan bezala, ezker abertzalea dela eta:

Non daude beste hirurak?

Tartean, aipatutako prestutasunaren inguruan, ez ahantz, gestio kaxkarra dela kausa, diru zulo handi samarra estali behar dela!

(Ez ote dago inongo iritzi kritikorik gestio hari buruz? Zergatik?)

Bukatzeko, gogoratu, badaezpada ere:

(a) Bidea, aspalditik gainera, Katalunia markatzen ari da.

(b) Are gehiago, Katalunia historia egiten ari da, hala Europan nola Munduaren alde oso handian ere.

Hamaika hitzalditan errepikatutakoa ere:

Quosque tandem? Noiz arte?

Katalunia, geroari begira, eta Euskal Herria, berriz, iraganari lotua. Gatazkaren zauriak konpontzeko premia ez da aitzakia, bestelako dinamikak abiatzeko benetako eragozpena baizik.”

(Imanol Murua)

Jende asko Kataluniari begira ari da (ez Euskal Herriari: aspaldian bai!, orain dela hainbat urte), eta nazioartean laguntzeko prest.

Zein da gure prestutasuna?

(Hurrengo hitzaldiak Busturian, Independentziarako bidean, 2017ko udaberrian, atzeratu baititugu.)


1 Ikus http://www.berria.eus/paperekoa/1832/019/003/2016-12-31/prest_gaude.htm.

2 Besteak beste, honako lekuak bisitatu ditut: Azpeitia, Azkoitia, Bilboko Alde Zaharra, Busturia, Eibar (UEU), Ekonomia Fakultatea (Sarriko), Hendaia, Oihartzun, Portugalete, Usurbil, Zamudio, Zizurkil, …

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude