Zabor intelektual hutsa…

… ala Poesia Zientifikoa?

Bai, edo eta pentsamendu (??) ahula…, hain ahula ezen ez baita geratzen ezer gehiagorik pentsatzeko. Zero absolutuaren inguruan baikaude!

Zin dagit.

Bai, zin dagit ‘derecho a decidir‘, sorry ‘erabakitzeko eskubidea‘ edo eta ‘Gure Esku Dago‘ ur handietako kontzeptu sakonegiei buruz aipatuko ditudan azken aipuak izango direla ondokoak.

Benetan. Ez daukat astirik, are gutxiago gogorik, horrelako ur handietan murgiltzeko!

Hurrengo aipuak, alta, markoan ipintzekoak dira, urrezko hizkiekin!

Goazen harira…

In GIZA KATE ANITZ BAT, ERABAKITZEKO ALIATUAK LORTZEKO BIDEAN MUGARRI

Bederatzi (9) urrezko perla, zein baino zein potoloago:

BAGA: erabakitzeko eskubidea “autodeterminazio eskubidea 2.0” litzateke.

BIGA: autodeterminazio eskubideak «gerra egoera bat, oso latza, eskatzen du, edo egoera kolonial bat, edo oso nazio txiki eta homogeneoa izatea. Kasu horretan, nazioartean autodeterminazio eskubidea aplikatzea ez da oso zaila».

HIGA: Euskal Herrian, «nahiz eta egoera normalizatua ez egon, ez gara bizi kolonia batean eta ez dago eskubide bortxaketa izugarri bat nazioarteko parametroen arabera. Hemen herri bat dago, instituzioak ditu eta hemen bizi den jendeak askatasunean erabaki nahi du. Egoera normalizatu batean gara daitekeen autodeterminazio eskubidea da erabakitze eskubidea eta hori abantaila bat da».

LAGA: autodeterminazio eskubidea eskatu egiten da eta gero norbaitek aitortu behar dizu, estatuak edo nazioarteak. Erabakitzeko eskubideak, ordea, ez du horren beharrik: posible da aitortzea eta adostea, baina ez da derrigorrezkoa. Herri batek une jakin batean erabaki dezake, inoren zain egon gabe. Prozesua aldebakarrekoa izan daiteke.

BOGA: azken 200 urteetan ez de[la] belaunaldirik egon gurean gerrarik edo gatazka gogorrik ezagutu ez duenik eta ohartaraziz, desberdintasunak desberdintasun, sustraia bera izan dela beti: euskal herritarrek hemen erabakitzeko duten nahia.

SEGA: Orain arte konpontzeko «gerra errezetak» erabili direla ikusita, errezeta desberdin baten alde egin [zuen]: jendeari galdetzea ze arlotan erabaki nahi duen.

ZAI: «Mundu mailan burujabetza bilakatu da hitz gakoa. Ez da moda arina; sakona da. Arlo guztietan erabakia gero eta urrunago dago, hodeian, eta ez dugu kontrolatzen. Defizit demokratiko izugarria dago»

ZOI: «Errenta banaketa ere desitxuratua dago: gutxi batzuek gero eta gehiago dute eta gehienok gero eta gutxiago. Hori oso lotuta dago erabakitzeko eskubidearekin»

BELE: «I+G erabakitze eskubidea de[lako]. Politikoki berritzen ari gara, eskubide bat sortzen. Merezi du Gure Esku Dagon parte hartzea».

HARMA, TIRO, PUN!

Xirristi-mirristi.
gerrena plat,
Olio zopa,
Kikili salda,
Urrup edan edo klik …
ikimilikiliklik …

Laburbilduz, ‘hiru’ hitzetan:

Akojonantea! (sic)

Iruzkinak (1)

  • joseba

    Artikulu solte batzuk, askoren artean:

    (i) Subcommittee Hearing: U.S. Policy Toward National Self-Determination Movements

    (ii) Referèndum unilateral, el pas endavant

    “La coneguda com a Via Escocesa és un cas paradigmàtic per veure com els interessos partidistes, acomodats en el fals discurs del “no podem perquè Espanya no ens deixa”, han situat erròniament la conseqüència: el pacte amb l’Estat britànic, com a tret definitori, negant la veritable rellevància política del fet que el causa: la disposició unilateral del govern escocès. Aquesta unilateralitat de la Via Escocesa –explicada a bastament per l’ICEC (International Commission of European Citizens), per exemple, a la Universitat Catalana d’Estiu, amb veus tan autoritzades com ara el ministre d’Afers Estrangers del govern escocès i el portaveu del govern a Westminster, entre d’altres– va ser el motiu fonamental que va empènyer la necessitat negociadora del Regne Unit i esborra la tan enganyosa premissa, utilitzada a bastament per polítics independentistes, que diu que si els escocesos van fer el referèndum va ser gràcies als bons dels anglesos. Res més lluny de la realitat: el referèndum es va fer gràcies als escocesos i al fet que per a ells l’únic pla B era el pla A.

    (iii) Autodeterminazio eskubideaz lau hitz

    (iv) Brexit eta autodeterminazioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude