RUI (beharrezko bidea) eta gezurrezko leloak

(i) RUI: beharrezko bidea

Referèndum sobre la independència: La via necessària1

Xerrada: “Referèndum sobre la independència: La via necessària” amb Benet Salellas, Jordi Muñoz i Elisenda Paluzie.

(ii) ‘Derecho a decidir’: gezurrezko leloa

Euskal Herrian azken egun hauetan, behin eta berriz entzuten den leloa, alegia,

Gehiengo zabalak posible dira. 75tik 57 legebiltzarkide erabakitzeko eskubidearen alde daude. Herri honek akordio zabalak behar ditu, eta posible dira, borondate politikoa behar da. EAJ eta Podemoseko asko akordio horien alde daude2“,

gezur hutsa da, zeren

(a) PNV-k bere ‘derecho a decidir‘ aspalditik esplikatu baitu, argi eta garbi: Derecho a decidir’ eta ‘Gure esku dago’

eta

(b) Aspalditik ere, salatu dugun bluff eta espainolista hutsa den Podemos argi mintzatu baita Katalunian RUI-ren aurka, behin eta berriz gainera.

Hori gutxi balitz, Baskongadetako Podemos-ek “vende humo” eta “No es cosa de Pili3” (sic).

Hortaz, zer dela eta behin eta berriz entzuten da goian aipatutako lelo aspergarria?

Berriz, aipatutako lelo hori gezur hutsa da!

Zergatik ez dugu erabiltzen internazionala den eta nazioartean onartuta dagoen ‘autodeterminazio eskubidea‘?

Ez al dauka Euskal Herriak, Kataluniak bezalaxe, autodeterminazio eskubiderik?

Beldur ote diogu Euskal Herrian kontzeptuari? Hitzari berari?

Ezezkoan, zergatik gezurretan aritu?

Gogoratu, arren!, ondokoa: Brexit eta autodeterminazioa

AUTODETERMINAZIO eskubidea da giltza bakarra: lehen, orain eta gero

(Ikus Autodeterminazio eskubidea eta Konfederazioa)


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude