Ez Dok Amairu

Euskara dela eta, hauxe idatzi nuen aspaldian: Idaztea? Izkiribatzea?

Eta bertan, Ez Dok Amairu dela eta, 3. oharrean hauxe:

(Ikus http://www.badok.info/artista.php?id_artista=36)

Ez Dok Amairu 1972ko abenduan desegin zen; barne krisia urtebete lehenago hasia zen. Hainbat arrazoik eragin zuten taldearen amaiera, kontu artistikoak eta sozialak elkartu ziren. Baga, biga, higa sentikariaren bi disko grabatuta zituen taldeak. Hasiera batean, sei kanturekin arazoak izan zituzten, baina azkenean zentsura igaro zuten diskoan grabatutako abesti guztiek. Dena den, kaleratu aurretik bi abestik eztabaida eragin zuten talde barruan: Lourdes Iriondok musikatutako Gabriel Arestiren poema batek eta JosAnton Artzeren kantu batek. Taldean ez zen adostasunik lortu, eta, azkenean, grabatuta zegoen disko hori ez zen inoiz argitaratu. (…)

Desegin ondoren, bi talde sortu ziren Ez Dok Amairuren errautsetatik. Batak sentikariaren ildotik segitu zuen lanean, Ikimilikiliklik ikuskaria sortuz. JosAnton Artzek, Mikel Laboak, Jose Mari Zabalak eta Jesus Artzek osatu zuten talde hori, Jose Luis Zumeta margolariaren laguntzaz. (…)

Ez Dok Amairuko beste kide batzuek berriz, Zazpiribai taldea sortu zuten. Bertan zeuden Lertxundi, Lete, Irigarai eta Iriondo, Ipar Euskal Herriko beste kantari batzuekin (…)

Gehigarriak:

(1) Gabriel Aresti dela eta:

Gogoratu Zelaieta-ren lana: Susa literatura – Gabriel Aresti (biografia)

Eta bertan: Lan Deia-ren erasoaldia eta Eranskina

(2) Ez Dok Amairu -ren bukaera dela eta:

Ikus Josemari Iriondo, Ez dok amairu erakusteta, 2007:

http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/69532.pdf

Ez dok amairu-ren azkena

(…)

1965eko hondarretan eta 1966ko urtearen hasieran indartsu eta ilusioz beteta lanean serio hasi zen Ez dok amairu taldea eta berak erabaki gogorra hartu zuen 1972ko abenduan, sei-zazpi urte luzean egindako lana amaitutzat emanez. Nekea, asperkizuna, talde barruko eta kanpoko tentsioa, hartatik bizitzeko modurik eza, susmoak… Auskalo zer izan zen han; edota, denetik zerbait, seguru asko.

Taldea desegin zen behintzat, zoritxarrez. Eta Mikel Laboarentzat «Talde bezala inportantea izan zen» hura; Benito Lertxundirentzat, berriz, «Ez dok amairu fase historiko bat izan da. Buelta asko eman dizkiot gai horri, baina ez dut traumarik sentitzen, eta esango nuke euskaldunen susmo txarrak lehenagotik ere banituela eta gertakizun harekin areagotu egin zitzaizkidala». Joxan Artzerentzat, «gure bizitzako gauzarik garrantzitsuena izan zitekeela pentsatu genuen». Baina Xabier Letek 2003ko apirilean Usurbilen, Jexuxma-ri Artzeren heriotzako urteurrenekoan esan zuena belarri-ertzean gelditu zitzaidan:

etenaldiaren zergaitia, sekula inork kontatu ez duguna da, eta kontatuko ez duguna, seguraski, kontatu nahi ez dugulako. Baina desegin egin zen taldea; eta errealitatea horixe da.

Esan ez diren arrazoi horiexengatik, ez zen argitara eman taldearekin leiala izatearren grabatu ez nuen Baga, biga, higa ikuskari/sentikaria diskoa ere, nahiz eta grabazio ofiziala noiz eta nork egin zuen jakinekoa den.”

(3) Idoia Estornés Zubizarreta, 2013, Cómo pudo pasarnos esto. Crónica de una chica de los 60, Donostia,  Erein:

313 or.:

Ez dok fue pastoreado por ellos, sus artistas constituyeron una nebulosa que giró en torno al ideario ELA-Berri.“

338 or.:

“… Ez Dok Amairu, devorada por la paranoia entre elas y eladios de variado pelaje, se rompió en el año siguiente.“

371 or.:

… la ruptura acaecida en el 69-70 había partido la organización. Por un lado estaban los eladios y por otro nosotros, los elas, …“

395 or.:

…Saludé… a simpaizantes de ELA-Berri, como el pintor Zumeta, los Laboa-Bastida, Josean Arce.”

(4) Ondorio zuzena:

(a) Kontuan edukita bi talde desberdin azaldu zirela aipatutako Ez Dok Amairu-ren apurketa eta gero, alegia, Ikimilikiliklik eta Zazpiribai,

(b) Kontuan edukirik, Ez Dok Amairu taldearen zeintzu partaide egon ziren bi talde horietan,

(c) Kasu eginez Estornés Zubizarreta-ri, zeinak ongi ezagutzen baizituen ela eta eladio azpitaldeen arteko tirabirak1,

Oso argi dago nortzuk ziren ela eta eladio horiek.

Tartean, eta zeharka bada ere, Gabriel Aresti poeta handiarekiko jarrera egon zen.


 1 Ikus Abandonando la casa del padre. Eusko Langileen Alkartasuna-Solidaridad de Trabajadores Vascos (movimiento socialista de Euskadi), 1964-1969: http://www.ehu.eus/ojs/index.php/HC/article/view/2143 eta Entre partido y sindicato. Eusko Langileen Alkartasuna-Solidaridad de Trabajadores Vascos (Movimiento Socialista de Euskadi, 1969-1976): http://www.ehu.eus/ojs/index.php/HC/article/view/1346.

2 erantzun “Ez Dok Amairu” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

65 − 58 =