International Commission of European Citizens, Autodeterminazio Eskubidea eta ekonomia pixka bat

(Begirale batzuk Azpeitian, egindako akta irakurri baino lehentxoago)

Berriki ezagutu ditut EPI-ko partaide batzuk, non eta Azpeitian, joan den asteburu zoragarrian. Ez nekien zer zen. Orain bai.

Hona hemen informazio apurra.

EPI: European Parnership for the Independence1

(1) Politika dela eta2: Working together to exercise the Universal Right of Self-Determination

EPI-koek argi daukate Autodeterminazio eskubidea (AD) dela funtsezkoa eta aldarrikatu behar dena, ez inongo erabakitzeko eskubiderik.

Alde onak: AD defendatzen dute, baita ‘Independentzia’ ere.

Alegia, Europar Batasunean (EB) dauden moneta ez subiranoko estatu guztiek daukaten ‘independentzia’ bera: gogoratu estatu guzti horiek moneta erabiltzaileak direla, ez moneta jaulkitzaileak. Moneta jaulkitzaile bakarra Europako Banku Zentrala da.

EB barruan kokatzen dituzte beren eginkizuna eta etorkizuna:

Every Peoples and Nation has the right to manage themselves even prior to the application of any fundamental Human right’ 607-A(VII) UN’s Resolution

The European Partnership for Independence – EPI is built over two fundamental pillars:

·Europe and its Institutions

·Democracy and Universal Rights

Because we all are Europeans and because we all are democrats we’re convinced that is within the European Institutions and the exercise of Democracy to its full extend that we’ll achieve to normalise the will of our nations as renewed states on their own right. Freedom, Justice, Equality and Peace for all Europeans.”

International links

EB zertan datzan eta EB zer den argi daukagu: gure blog honetan askotan aritu gara horretaz.

DTM-koek, Warren Mosler-ek, Randall Wray-k eta Bill Mitchell-ek hamaika biderrez salatu dute EBko gaurko egoera, baita Troika-ren iruzurra ere.

Are gehiago, irtenbideak proposatu dituzte.

Soilik Mosler-en tanta batzuk aipatzeko, ekonomialari amerikarrak euroa erabiliz zein moneta propioa usatuz proposamen oso zehatzak egin ditu:

Litekeena ote eurogunean austeritatearekin bukatzea?3

Bideragarria ote da euskal estatu independentea?4

DTM lau eskematan (euroa eta lira)5

Ongi etorri euskoa!6

(2) Ekonomia dela eta, hona EPI-koek aipatzen dituzten erreferentzia (ezagun) batzuk:

Estatu baten tamaina ideala?

Would Catalonia be economically viable?

Jadanik egindako kritikak:

(i) Tamaina dela eta:

Ekonomia mistoa eta gobernuaren tamaina: etsenplu bat

Herrialdearen tamaina, politika fiskala eta bankugintza berria

(ii) Neoliberalismoa dela eta:

Kataluniaren txanda (5)

Ezkerra neoliberalismoan murgiltzen denean…

Kataluniaz bi hitz gehiago

(iii) Gehigarria:

Sala-i-Martín. Els cucs i el cadàver (http://linkis.com/directa.cat/actualit/3oeyJ)

(iv) Galdera: erabateko bluff den Varoufakis-en alde ote daude EPI-koak?7

(3) Bukatzeko eta aurrera joateko, gainera inongo dudarik gabe, hona hemen, badaezpada ere, neoliberalen aurka defendatzeko puntuak:

Ba ote dago eredurik Europan? Islandiatik ateratako irakaspenak

Eredurik ereduena, Islandia: Islandia: eredurik ereduena


7 Hona hemen kezkatzeko informazioa: CRAI UB Eco-Emp@bibecoemp

En la presentació del llibre «Un plan para Europa» de Yanis #Varoufakis i Gerardo #Pisarello http://bit.ly/1XQuPWkhttps://twitter.com/bibecoemp/status/738015204785655809?lang=eu.

Iruzkinak (1)

  • joseba

    Ekainaren 5ean gertatu zenaz, denetarik irakurri dugu: Guztien gainetik, alta, benetan lekuz eta tokiz kanpo gehi espazio-denboraz at, Eladioen zeru hutsean bizi denarena, kezkati omen (Alaitasun triste bat).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude