Azpeitian: erantzunik gabeko galderak?

(Ekainak 5. Begiraleek egindako akta irakurtzean)

Hona hemen ekainaren 6an, etxean egindako galdeketa txiki bat eta Azpeitian ezagututako katalan batzuei bidalitakoa 6an bertan (17:49:58an).

ooooo

Ekainak 5, eguraldi ederra. Eguerdia, atseden batean, mahai baten inguruan katalan batzuekin, eta mahaian garagardo batzuk… Berriketa informala, baina sakona, oso.

Berriketa horretan aipatu genituen puntu desberdinetatik sortu dira galdera formal hauek, erantzun formalak ere izango dituztelako esperoan.

Galderak:

(1) International Commission of European Citizens taldeko partaideak zarete.

Zer talde mota da hori? Zeintzuk dira haren helburuak?

(2) Gonbidatuak izan zarete Azpeitian eta Goierrin gauzatu diren Independentziari buruzko kontsultetan begirale gisa.

Nola ikusten duzue prozesu hau?

(3) Euskal Herrian aspaldi honetan erabakitzeko eskubidea (EE) aipatzen da, ez ohikoa den Autodeterminazio eskubidea (AD).

Nola ikusten duzue aldaketa hori?

(4) Urteak direla, CIEMEn-en bidez, Aureli Argemi-rekin ADz sakondu genuen, teoria mailan eta maila praktikoan, Baltikoko Errepubliketako aldaketa politikoak baino lehenago.

Dirudienez, gaur egunean oraindik aipatzen da AD soilik kolonietako egoeran erabil ahal dela. Eskozian gertatu zena, zer zen? Alemanian gertatutakoa, bi Alemaniak batzeko, zer zen? Bietan AD aplikatu da, non eta Europan. Hortaz?

(5) Ez al gaude ahulezia kontzeptual eta intelektual baten aurrean? Ez al da EE delako hori, AD-tik desbideraketa lotsagarri bat?

(6) Katalunia: oro har, nola ikusten duzue gaurko egoera eta prozesu independentista?

(7) Berriki hala Elisanda Paluzie-k1 nola Antoni Abat Ninet-ek2 artikulu on bana argitaratu dute Kataluniaren etorkizun hurbilari buruz.

Joan den igandean, Carles Puigdemont-i elkarrizketa bat egin diote El Pais-en.

Nola analizatzen dituzue fokapen horien arteko desberdintasunak?

(8) Junts pel si eta CUP. Nola ikusten dituzue haien arteko tirabirak?

(9) Maila teorikoan, badirudi progresia berria zirkulu karratua berdeskubritzen ari dela (“el derecho de autodeterminación no se puede aplicar en Europa, las reivindicaciones identitarias deben ser rechadas, hay que apostar por el post-nacionalismo, el estado está desapareciendo en la Unión Europea, con la globalización para qué un estado catalán, vasco? “ eta abar luze bat).

Katalunian ezagutu duzue Euskal Herriko jarrera ‘berri’ horien antzekoren bat?

(10) Subiranotasuna versus Independentzia? Nola gainditu iruzur hori?

(11) Zertxobait gehiago gehitzekorik?

Mila esker!

joseba

ooooo

Ez dakit erantzunak etorriko diren.

Galdeketa bidali eta gero eta interneten bidez, gaur goizean jakin dut International Commission of European Citizens delakoa zen den…

Jakin bezain laster hauxe idatzi dut, gaur bertan: International Commission of European Citizens, Autodeterminazio Eskubidea eta ekonomia pixka bat

Erantzunekin zein erantzunik gabe, lagun eta ezagunen artean Azpeitian emandako asteburu ederra eta bertakoek lorturiko emaitza paregabeak geratuko dira betiko nire barruan.

Mila esker, Azpeitia!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude